Asteburu honetan, urriaren 24 eta 25ean, Usurbil F.T.-k eta Usurbil Kirol Elkarteak futbol eta eskubaloi partidak iragarri dituzte, Haranen eta Oiardo Kiroldegian. Ezohiko egoera honetan denboraldia berezia bizi dute herriko klubek. Harane futbol zelaia momentuz zaletuentzat itxita dago eta eskubaloi partidak ere ezin dira ikusi zuzenean. Horretarako Youtubeko euren kanaletik online zuzenean ikusteko kanpaina bat jarri dute martxan, 1.000 jarraitzaile biltzeko erronka hain zuzen ere. Dagoeneko 900 jarraitzailetik gora bildu dituzte.
Eskubaloi partidak online ikusteko jarraitzaile bila
Koronabirusa iritsi aurretik herriko kirol taldeen neurketak herriko instalakuntzetan gertutik jarraitzeko aukera zegoen. Tamalez, segurtasun neurriak zorroztu egin behar ziren pandemia garaia iritsi zenean, kirol taldeen hainbat neurketa zaleturik gabe jokatu behar izatera heltzeraino. Egorea honen aurrean, Usurbil Kirol Elkartetik erronka berezi bat jarri dute martxan. Youtuben zabalik duten “Usurbil KE eskubaloia” kanalean 1.000 jarraitzaile izatera heldu nahi dute herriko eskubaloi taldeen partidak zuzenean plataforma honen bidez ikusi ahal izateko: “Usurbil K.E.-ko partidak zuzenean ikusi ahal izateko, 1000 jarraitzaile lortu behar ditugu kanalean”.
Usurbil KE eskubaloia kanala
Eskubaloi elkarteak Youtuben duen “Usurbil KE eskubaloia” kanaleko jarratzaile bilakatzea eskatzen dute. Horretarako “Usurbil KE eskubaloia“ kanala sartu behar da eta bertan, herriko kirol klubera harpidetzeko aukerari klik bat eman besterik ez dago.
Urriak 25, igandea
- 10:45 Kadete mutilak, preferente Euskal Liga: Usurbil K.E.-Egia Indaux
Futbol partidak Haranen
Koronabirusaren eraginez ezohiko neurri eta baldintzetan entrenatzen eta jokatzen dabiltza herriko taldeak. Kalezarko Harane futbol zelaian neurketak jokatzen hastekoak dira bertan. Pasa den Ierregional preferenteen mailako emakumezkoen arteko partida jokatu zuten. Asteburu honetan berriz, beste hiru partida iragarri dituzte. Neurketa ofizialak, baina entrenatzaile eta jokalariekin soilik, zaletuen parte hartzerik gabe.
Egitaraua
Urriak 24, larunbata
- 11:30 Kadeteak: Usurbil FT A-Zumaiako
- 15:30 Preferente mutilak: Usurbil FT-Tolosa
Urriak 25, igandea
- 11:00 Kadete neskak: Usurbil FT-Martutene