Urriaren 25ean Noaua! Kultur Elkarteak antolatuta XVII. Laburbiraren 9 film labur eskainiko dira Sutegin

Urriaren 25ean (igandea) Noaua! Kultur Elkarteak euskarazko film laburren 17. Laburbira emanaldia antolatu du. Filmak Sutegiko auditorioan eskainiko dira, arratsaldeko 18:00etan. Bertaratzeko aldez arretik  izena eman behar da usurbilkultura.eus atarian, hilaren 22a baino lehen. Izen ematea doakoa da eta ohi bezala, aforo mugak tarteko, 80 pertsonentzako lekua izango da kultur etxeko auditorioan. 

17. Laburbira martxoaren 15ean eskaini behar zen baina koronobirusaren eraginez ekimena atzeratu egin zen. Beraz, prebentzio neurriak hartuta, igandean euskaraz sortu diren bederatzi film laburrez gozatzeko aukera egongo da Sutegin. Guztira, 73 minutu inguru iraungo du emanaldiak. Film horietako baten zuzendaria ere bertan izango da, Amaia San Sebastian eta berarekin hitz egiteko aukera egongo da.

9 film labur

  1. Gau Beltza (Euskaltzaleen Topagunea): “Jaiak euskaratik eta euskaraz antolatu eta bizitzearen garrantziaz jabetuta, berrasmatzeko bidea abiatu duen jai baten zabalpenean murgildu da Euskaltzaleen Topagunea. Dokumental honek egindako ibilbidea jaso, eta datorrenari bidea zabaltzen dio”.
  2. Urak dakarren (Zuzendariak eta gidoigileak: Leire Icaran, Nerea Ansola, Goretti Serrano, Naia Arantzamendi): “Hondartzara bidean zihoazen neska bik zorro bat aurkitzen dute lurrean. Zeinena ote da? Ze misterio gordetzen du zorro horrek?”.
  3. Anti (Josu Martinez): “1920ko negua da Bizkarsoro herri ttipian. Gerla Handiaren biharamunean, haurrei irakurtzen eta idazten irakasteko aitzakiarekin, eskola publikoak euskaraz mintzatzea debekatzen die, zigor eta umilazioen bidez”.
  4. Tigre bat (Amaia San Sebastian): “Emakume baten gorputza, emakume berarena, erakusleku bihurtzen da guretzako. Emakumeak zer jantzi, zer estali eta zer ez erabakitzean, guk berari etiketak jartzeko, gure aurreiritziak eta bildurrak beregan botatzeko”.
  5. Pil Pil (Kristina Zorita): “Gau bat. Biribilgune bat. Keinukariak. Polizia auto baten keinukariak. Afari luze baten ondoren, bi neska gazte alkoholemia kontrol batean gelditzen dituzte. Horietako bat polizia batekin lehia dialektiko batean hasten da nork egin bakailu onena. Indarrak neurtu ez, eta neskak polizia-etxean bukatzen du zerratuta.  Euforia jaitsita, atxilotuak sineskaitz heltzen dio gau surrealistari”.
  6. Mamarro (Ibon Iza Totorika): “Umeek eta mozkorrek ez dute gezurrik esaten, hori dio esaera zaharrak, hala ere, batzuetan jolasak joko bihurtzen dira”.
  7. Kateak (Yolanda Mazkiaran): “Paleolitikotik gaur egun arte Euskal Mitologiaren Andereak jasan dituen eraso handien kontakizun laburra”.
  8. Jauzi eta prixt (Maitane Eyheramonho): “Irudi eta dantzaren bidez, film labur esperimental honetan, ondare, kultura, feminismo eta familiaren kontuak islatzen ditu Maitane Eyheramonho zinemagileak”.
  9. Harria Herria (Janire Etxabe): “Dantza bertikalaren estetika eta ikusgarritasuna, gizakiak suntsitutako espazio natural batera ekarria: harrobiko horma lakarrak leunduz, dantzaren edertasuna. Emakumea protagonista bertan: soketatik zintzilik, eskalatzeko grina antzeztuz, dantzaren espresio librerako. Proiektuan bost dantzari bertikalek, eskalatzaile batek, Oreka TX taldeak, Miren Narbaiza kantariak eta Karmele Gisasola Euskal Herriko harri-jasotzaile txapeldunak parte hartu dute”.

Informazio gehiago

 

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.