Añarbeko Urak erakundeak ura iragazteko gailuen etxez etxeko salmentaren iruzurra gertatzen ari dela jakinarazi du

Añarbeko Urak erakundeak iruzur bat gertatzen ari dela jakinarazi du, ura arazteko iragazkiak edo ekipoak etxez etxe saltzeari dagokionez, iturriko uraren ustezko osasungarritasun-arazoak argudiatuta. Egoera honen aurrean, Añarbeko Urak uraren kalitatearen arazo faltsu horiek gezurtatu egin ditu.

Zertan datza iruzurra?

Bereziki adineko pertsonei zuzendutako bisitak izan dira, horietan zalantzan jartzen da iturriko uraren kalitatea eta osasungarritasuna, eta ustezko arazoa konpontzeko gailu bat jartzea eskaintzen da. Dirudienez, erabiltzaileak telefono dei bat jasotzen du bere etxeko uraren kalitatea aztertzeko hitzordua eskaintzen, edo zuzenean etxebizitzara sartzen saiatzen dira, etxeko atean agertuz. Behin etxe barruan, ustezko teknikariak zenbait proba engainagarri eta trikimailu kimiko egiten ditu, erabiltzailea konbentzitzeko iturriko ura edateagatik duen arriskuaz eta, ondorioz, iragazteko ekipo batzuk instalatzeko beharraz. Ekipo horien instalazio eta mantentze-kostua milaka eurokoa izan daiteke.

Iturriko uraren kalitatea eta osasungarritasuna bermatuta

Añarbeko Urak jakinarazi du bisita horiekin ez duela zerikusirik, ez zuzenean eta ez udalen bidez, eta gogorarazi nahi du iturriko uraren kalitatea eta osasungarritasuna bermatuta daudela. Hori dela eta, iruzur horren aurrean kontuz ibiltzea gomendatzen zaie herritarrei.

Erreklamazioa egiteko pausoak

Praktika horien edo antzekoen biktima izan direnek, edo itzuli nahi duten produktu bat etxean erosi dutenek eta enpresak atzera egitea onartzen ez badu, erreklamazioa jar dezakete Kontsumobideren webgunean edo dagokion kontsumo-bulegoan.

Añarbeko Urak:  “Añarbe sistemak hornitutako ura kalitaterik handienekoa da, Kalitatea Kontrolatzeko Arloak giza kontsumorako uraren osasun-irizpideak ezartzen dituen 140/2003 Errege Dekretua aplikatuz egiten dituen aldizkako kontrolen emaitzek berresten duten bezala. Añarbeko laborategiak zorrotz kontrolatzen du edateko uren estazioan tratatzen den ura, bai eta hoditerian, ur-gordailuetan eta iturrian duen egoera ere. Urtean 10.000 lagin baino gehiago aztertzen dira, 100.000 zehaztapen analitiko guztira, eta horien emaitzak Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren webgunean kontsulta daitezke”.

Informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.