Urriaren 26an Udarregi Ikastolak antolatuta drogamenpekotasunaren inguruko prebentzio saioa eskainiko da

Urriaren 26an (astelehena), Udarregi Ikastolak DBH 4ko ikasleei zuzenduta, drogamenpekotasunaren inguruko prebentzio saioa eskainiko du, “Covid garaian seme-alaba nerabearekin arauak adostuz” saioa hain zuzen ere. Guztiaz hausnartzeko eta diziplina positiboa nola landu daitekeen aztertzeko, Izar Arregi terapeuta familiarra bertan izango da. Saioa Udarregi Ikastolan egingo da,  arratsaldeko 17:00etan hasita.

Udarregi Ikastola

“Alkohola eta droga desberdinen informazioa eskaintzeaz gain, kontsumoari lotuta datozen boteloia, lokaleko giroa eta harremantzeko modu eta beharrei buruz hausnartu da. Covid garaian ematen ari diren aldaketak gazteentzat ugariak dira: lokalik gabe non elkartu?, “Ez festa”ra joango al gara?…

Guraso bezala ere, nerabeei arauak ezartzea eta komunikazio egoki bat bultzatzea zaila bada, orain hare eta gehiago. konfinamendu garaian teknologien menpekotasuna indartu da, lagun arteko zenbait egoera osasuntsu aldatu dira (adi: kirol entrenamenduen egoera, besarkada eta gerturatu ezina, taldean 10 baino gehiago ezin ibilia…). Guraso bezala, zer esan? Nola egin? …”

GAI ZERRENDA

  1. Gazteak eta alkohol kontsumoa (gelan jaso dena orokorrean).
  2. Gaztearen ezaugarriak eta behar emozionalak: berdinen identifikazioa, autoestimu gora-beherak, autoritatearekiko oposizioa….
  3. Guraso bezala komunikazioa eta diziplina positiboa nola bultzatu.
  4. Covid garaiaren aldaketa guzti honetan.

OHARRA

Bilera horiek antolatu ahal izateko izena eman behar da eta familia bakoitzeko kide bakarra joateko eskatzen da. Izen-emate epea urriaren 22ra arte (osteguna) izango da hondoko galdetegia betez.

Informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.