Pasa den igandean (irailak 20) 57. Endika Abril Errebore txapelketa hasi zen. Txapelketa honetan Euskal Herriko 8 taldek parte hartzen ari dira, horien artean iazko txapelduna, Zubietako taldea. Gipuzkoak hiru ordezkari izango ditu: Villabonako Behar Zana taldea, Oiartzungo Txost, eta Zubietako Zubieta eta gainerako bost lehiakideak lapurtarrak izango dira: Noizbait 1 (Hazparne, Lapurdi), Noizbait 2 (Hazparne, Lapurdi), Luzean (Donibane Lohizune, Lapurdi), Sarako Izarra (Sara, Lapurdi) eta Kapito Harri (Ustaritze, Lapurdi).
Txapelketa irailaren 20tik urriaren 18ra arte
Aurtengo txapelketa irailaren 20an hasiko da eta urriaren 18an amaitzea aurreikusten dute antolatzaileek, beti ere eguraldiak baimentzen badie. Lehen faseko neurketa guztiak eta finalerdien osteko final handia Gipuzkoan egingo dira. Lehenik, itzuli bateko ligaxka jokatuko dute multzo bakoitzean, irailaren 20ko jardunaldian hasi eta urriaren 4kora bitartean. Partida guztiak Oiartzungo, Villabonako eta Zubietako plazetan izango dira. Ondoren, kanporaketen fasea etorriko da. Bi finalerdi jokatuko dituzte, 1. fasean multzo bakoitzeko ligaxkan aurreneko bi postuetan sailkatutako taldeak gurutzatuz (hau da, A1 vs B2 eta B1 vs A2). Urriaren 11ko asteburuan izango dira ikusgai finalerdiak. Irabazleek urriaren 18an jokatuko dute finala, Oiartzungo plazan (beti ere eguraldiak ez badu baldintzatzen txapelketaren martxa).
Parte hartzaileak
A MULTZOA
- Noizbait 1 (Hazparne, Lapurdi)
- Luzean (Donibane Lohizune, Lapurdi)
- Behar Zana (Villabona, Gipuzkoa)
- Txost (Oiartzun, Gipuzkoa)
B MULTZOA
- Zubieta (Zubieta, Gipuzkoa)
- Noizbait 2 (Hazparne, Lapurdi)
- Sarako Izarra (Sara, Lapurdi)
- Kapito Harri (Ustaritze, Lapurdi)
Txapelketako faseak
1. fasea: Itzuli bateko ligaxka.
- Noiz: irailak 20-urriak 4.
- Non: Oiartzungo, Villabonako eta Zubietako plazak.
1. jardunaldiko emaitzak (irailak 20)
- Noizbait 1 1-13 Luzean
- Txost 13-5 Behar Zana
- Sarako Izarra 0-13 Kapito Harri
- Zubieta 13-0 Noizbait2
2. jardunaldia: Irailak 27, igandea
- 09:00 Zubieta-Kapito Harri Zubietako plazan.
- 09:00 Noizbait 2-Sarako Izarra Villabonako plazan.
- 11:00 Txost-Luzean Oiartzungo plazan.
- 11:00 Behar Zana-Noizbait 1 Villabonako plazan.
Kanporaketen fasea
- Bi finalerdi, “1. fasean multzo bakoitzeko ligaxkan aurreneko bi postuetan sailkatutako taldeak gurutzatuz (hau da, A1 vs B2 eta B1 vs A2)”.
- Noiz: urriak 11ko asteburua.
Finala
- Noiz: urriak 18.
- Non: Oiartzungo plaza, eguraldiak txapelketaren martxa ez badu baldintzatzen.