Covid19 kutsatzeen arrisku katea mozteko jarraibide gehiago eman dituzte Usurbilgo Udalak eta Atez Ateko bulegoak

Covid19aren eraginez bizi ditugun garai hauetan, Usurbilgo Udalak eta Atez Ateko bulegoak hondakinak modu bereiziagoan jasotzeko zenbait jarraibide eman dituzte. Osasun krisia hasi zen momentutik gaixorik edo isolamenduan zeuden herritarren hondakinak modu are bereiziagoan jasotzeko argibideak aktibaturik jarraitu dute. Funtzionamendiua Atez Ateko bulegoari jakinarazi eta horrek prozeduraren berri ematea izan da. Orain berriz, PCR proba gehiago egin eta prebentziozko isolamendua gehiagotan agintzen ari diren honetan, jarraibide gehiago eman dituzte Usurbilgo Udalak eta Atez Ateko bulegoak.

Kutsatzeen arrisku katea mozteko jarraibideak

  • Etxebizitzako kideen artean norbait PCR probaren emaitzen zain dagoen bitartean hondakinik ez ateratzeko deia egin da.
  • Proba egin eta biharamunean izaten da emaitzen berri, eta, beraz, gehienez ere egun bateko edo biko kontua izango litzateke.
  • PCR probaren emaitza negatiboa izanda etxean konfinatuta gelditu behar dutenek ohi bezala atera ditzakete hondakinak.
  • PCR probaren emaitza positiboa bada, Atez Ateko bulegoari jakinarazi behar zaio.
  • Etxebizitzako kideen artean batek positibo ematea nahikoa da bilketa modu are bereiziagoan egiteko.
  • Atez Ateko bulegoko telefonora deitu (900 776 776) eta haiek joango dira hondakinak jasotzera.

Gaixotutako kasu positiboren bat duten etxebizitzak

  • 3 poltsa erabili behar dira.
  • Positibo eman duen pertsonaren erabilera bakarreko materialak, bere zaintzailearenak, eta pazientearen gainerako hondakinak: sartu poltsa batean, eta ondo itxi (1. poltsa). Pazientearen logelaren barruan egin.
  • Sartu 1. poltsa, zaintzailearen erabilera bakarreko materialarekin, (eskularruak, maskarak,…) beste poltsa batean, eta ondo itxi (2. poltsa). Pazientearen logelaren barruan, ate ondoan.
  • Sartu 2. poltsa errefusaren kuboan (3. poltsa) eta ondo itxi. Deitu Atez Ateko bulegora (900 776 776) eta hondakinak jasotzera pasako dira langileak.
  • Arretaz garbitu eskuak, ura eta xaboia erabilita, 40-60 segunduz.
  • PCR probaren lehenengo emaitzaren zain bazaude, ez atera hondakinik.
  • Gainerako herritarrek (eskularruak, maskarak, mukizapiak…)
    • Kalean: errefusaren edukiontzietan.
    • Etxean: errefusaren kuboan.

Informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.