Usurbilgo Udaleko Parekidetasun Sailak antolatuta, irailaren 25ean eta 26an autoestima eta autozaintza feministaren inguruko tailerra

Usurbilgo Udaleko Parekidetasun Sailak antolatuta, irailaren 25ean eta 26an autoestima eta autozaintza feministaren inguruko tailerra eskainiko da: ‘Mujeres que ya no sufren por amor: autoestima y autocuidado feminista’. Bertan, norbere buruaren ezagutza eta ahalduntze pertsonal zein kolektiboa landuko dira: “Gure burua gehiago eta hobeto maitatzen ikasiko dugu, eta maitasunaz gozatu ahal izateko oinarriak zaintzen. Tresnak garatuko ditugu berdintasunezko bikote osasuntsuak sortzeko, tratu txar zein indarkeria orotik aske. Bakardadeaz, eta bizitzeko eta menpekotasun emozionalari aurre egiteko sare afektiboek duten garrantziaz ariko gara”.

  • Hizlaria: Coral Herrera.
  • Nori zuzendua: emakumeei.
  • Prezioa: doan.
  • Hizkuntza: gaztelania.
  • Egunak: Irailak 25 (ostirala), 15:00-20:00 eta irailak 26 (larunbata), 09:00–14:00.
  • Izen-ematea: edukiera mugatua da. Aldez aurretik izena eman behar da. parekidetasuna1@usurbil.eus edo 943 377 110.
  • Oharra: Bi tailerretarako jendea osatuko ez balitz, bakarra egingo litzateke.

Nor da Coral Herrera?

Coral Herrera Gómez (Madril, 1977) idazle eta komunikatzaile feminista da. Costa Rican bizi da, nazionalitate bi izanda: espainola eta Costa Ricakoa. Oso ezaguna da maitasun erromantikoaren mitoari egiten dion kritikagatik eta queer ikerketei egindako ekarpenengatik.

Coral Herrera Humanitate eta Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziatua da Madrilgo Carlos III Unibertsitatean. Humanitate eta Komunikazioan doktoratu zen Unibertsitate berean, Mendebaldeko maitasun erromantikoari buruzko tesi bat aurkeztuz, bertan maitasun erromantikoaren lotura kapitalismo-, patriarkatu- eta demokraziarekin aztertzen zuela.

Haren doktoretza amaitu ondoren eta Espainiako krisi ekonomikoak eragindako egoeragatik, Costa Ricara joan zen bizitzera Parisen denboraldi bat pasatu ostean. Artikulu asko argitaratu ditu komunikabide desberdinetan Pikara Magazine, El País, Eldiario edo El Ciudadano-n eta zenbait programetan kolaboratzailea izan da, esaterako La Tuerka-n.

Bere laneko gai nagusia maitasun erromantikoren kritika da genero eta queer perspektiba batetik. Erromantizismoa patriarkatuaren produktua dela defendatzen du eta funtsezko papera jokatzen duela genero desberdintasunaren eraikuntza binario eta hierarkikoan. Bere lanean aitortzen du badaudela maitasuna ulertu eta esperimentatzeko era desberdinak, tradizionalak baino askatzaileagoak eta pozgarriagoak.

Informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.