Irailaren 26an (larunbata), Usurbilgo Udalaren eta Ereiten Kultur Zerbitzuen eskutik, Harria Hitz bisita gidatua egingo da. Harria Hitz ibilbideak, herrigunean ikus daitezkeen zenbait elementuren bitartez, Usurbilek euskal kultura garaikidearen susperraldian jokatutako papera ezagutaraztea du helburu: 60ko hamarkadako kultur-eztanda, tradizioa eta modernitatea, euskara, artea, euskal kultura… izango ditugu hizpide.
Izen-ematea
Izen ematea aurrez egin behar da: “Larunbat honetan izena emanda aurrez, hartu parte Harria Hitz bisitan Usurbilen. Talde txikia eta udazkena lagun, bisita berezia izango da honakoa. Udazkenari begira sorpresa eta ekitaldi berriak prestatu ditugu zuentzat, laster izango duzue berri gehiago”.
- Aldez aurretik 688 818 017 telefono zenbakian edo info@kultour.pro helbidean.
- Edukiera: 15 lagunentzat gehienez.
- Bisitaren prezioa: 5 euro.
- Informazio gehiago: ereiten.eus
Egitaraua
- 11:00 Usurbilgo frontoian elkartu.
- 11:05 Harria Hitz bisita gidatua herrigunean: Dema Plaza, Udarregiren omenezko eskultura, Zumetaren murala, Mikel Laboa plaza, Tapiaren murala, Askatasuna plaza, Sagardoaren monumentua.
- 12:00 Amaiera.
- Hizkuntza: Azalpenak euskaraz emango dira.
Herrian ikus daitezkeen zenbait elementu bisitatuko dira:
- Dema Plaza.
- Remigio Mendiburu eskultorearen Udarregi bertsolariaren omenezko eskultura, Etxebeste kalean.
- Jose Luis Zumeta margolariaren murala, Mikel Laboa Plazan.
- Juan Jose Aranguren eskultorearen “Ikimilikiliklik” eskultura, Mikel Laboa Plazan.
- Jose Luis Elexpe “Pelex” margolari eta eskultorearen gitarra formako burdinazko plaka, Mikel Laboa Plazan.
- Alejandro Tapia margolariaren murala, Zubiaurrenea kalean.
- Karlos Zabala “Arrastalu” margolari eta eskultorearen zeramikazko irudiak, Askatasuna Plazan.
- Gotzon Huegun eskultorearen Sagardoaren monumentua, Eguzkitzaldeko plazan.