Usurbilgo Mintzalagun egitasmoak 10 urte bete ditu eta hori ospatzeko, Etumeta AEK euskaltegiak, Noaua! Kultur Elkarteak eta Usurbilgo Udalak, “bertso-magia” ikuskizuna antolatu dute irailaren 26rako (larunbata). Erik magoa, Asier Azpiroz eta Eli Pagola bertsolariak bilduko ditu emanaldiak. Dema plazan egingo da (euria egiten badu Sutegin), 18:30ean. Emanaldirako izena irailaren 23a baino lehen bideratu behar da usurbilkultura.eus atarian. Hitzordu hau bizi dugun osasun krisialdira egokitua egongo da, eta beraz, beharrezko prebentzio neurri artean egingo da.
Bertso-magia: “Eriz magoak eta Eli Pagola eta Asier Azpiroz bertsolariek euskararen erabileraren inguruko hausnarketa eta burutazioez girotuko dute arratsaldea. Hizkuntza protagonista, denetariko magiaz gozatzeko parada izango dute bertaratzen direnek”.
Matrikulazio garaia euskaltegian
Urriaren 5ean abiatuko da 2020-21 ikasturtea eta dagoeneko matrikulazio epea zabalik dago Etumeta AEK euskaltegian: euskara ikasteko maila guztiak, Mintzalagun, autoikaskuntza…
Informazio gehiago
- Kale Nagusia, 43
- 607 609 379
- usurbil@aek.eus
- aek.eus
- muntteri.blogspot.com.es