Uztaileko bilkura (Arg.: Noaua!)
Irailaren 24an (osteguna), osoko ohiko bilkura egingo da Usurbilgo Udaleko udalbatza aretoan, 18:00tan. Uda osteko lehen udalbatza izango da. Koronabirusaren ondorioz, uztailean egin zen moduan, udalbatza aretoan neurriak hartuko dira. Leku guztietan bezala aretora sartu aurretik eskuak garbituko dira, maskara jantzita sartu beharko da eta distantziak errespetatuko dira.
Gai-zerrenda
- 2020/06/25eko bilkurako aktaren onespena.
- Alkatetzako dekretu hauen berri ematea: 2020ko uztailaren 13tik abuztuaren 31ra (2020/521-2020/670).
- Lasarte-Orian/Txikierdi bizikleta eta oinezkoentzako bidea egiteko proiektua, 2. fasea (2. ibilbidea: Donostia-Mutriku). Alkateak tartekatutako errekerimendua berrestea.
- Oinarrizko Lanbide Heziketako heziketa-zikloak emateko eskumena eskuordetzen duen akordioaren indarraldia luzatzea 2020-2021 ikasturtean.
- Usurbilgo Udala Euskaraldira atxikitzea eta Adierazpen Instituzionala.
- Mozioa: Urriak 17, pobrezia desagerrarazteko nazioarteko eguna.
- Adierazpen Instituzionala: Moria pertsona errefuxiatuen eremuan gertatutako sutea.
- Galdera-eskaerak.