Aginagako Jai Batzordeak urriaren 2tik 4ra hainbat kultur ekimen antolatu ditu

Aurten ez dira Sanpraixku jaiak ospatuko koronabirusaren eraginez. Hala ere, Aginagako Jai Batzordeak urriaren 2tik 4ra hainbat kultur ekimen antolatu ditu: haur ikuskizuna, kontzertuen arratsaldea eta herri kirolen erakustaldia. Gainerako kultur ekitaldietan egin den moduan, bizi dugun osasun krisialdira egokitzeko beharrezko prebentzio neurriak hartuko dira. Hitzordu hauetara joateko ezinbestekoa da aurrez izen ematea usurbilkultura.eus atarian.

Aginagako Jai Batzordea: “Egoera aztertu ostean, jasaten ari garen osasun krisialdiarekiko erantzukizun eta ardura osoz, gure ibilbideari etenik ez emateko eta festekin modu arduratsu batean aurrera egiteko erabakia hartu dugu. Haur nahiz helduentzako hiru ekitaldi antolatu ditugu urriko lehen astebururako. Osasun eta segurtasun neurri zorrotzen artean ospatuko ditugu festak baina ez dira ohiko jaiak izango. Uztailean zehar, besteak beste Aginagan ere ospatu genuen Kultur Biraren eredua erreferentzia gisa hartuta, hitzordu hauek antolatzeko protokolo zorrotza landu dugu. Batetik, aforo mugatua izango dute ekitaldiek. Sarrerak aurrez eskuratu beharko dira usurbilkultura.eus atarian. Bertan izena eman eta antolakuntzak zozketatuko ditu. Emailez jakinaraziko dugu bi egun lehenago, sarrerak eskatu dituenari txartelik egokitu zaion edo ez. Sarrera kopuru jakin bat aginagarrentzako erreserbatua egongo da, hauek Arrate Tabernan eskuratu ahalko dira. San Praixkuak arduraz eta neurriz ospatzeko aldarria egiten dugu. Aurtengoan, orain arteko ibilbidea eskertu eta gure jarduna hauspotzeko deia zabaltzen dizuegu, etorkizuneko Agiña osatzen jarraitzeko, guztien bultzada behar baitugu!”.

Egitaraua

Urriak 2, ostirala

  • 18:00 Ene Kantak Ariztitxo frontoian: Ene Kantak proiektua Nerea Urbizu eta Urko Oskoz irakasleek osatu zuten 2011. urtearen hasieran. Haurrentzako euskarazko abesti berriak eta freskoak sortzen dituzte. Kanta hauen koreografiak eta mugimenduak haurrek beraiek sortutakoak dira.
  • Edukiera: 150 lagun.

Urriak 3, larunbata

  • 18:00 Ameba eta Unidad Alavesa Ariztitxo frontoian. Ameba, Rock talde usurbildar gaztea: Enara Eizagirrek, Jon Mikel Azpiazuk, Malen Azpiazuk eta Aritz Zabaletak osatzen dute laukotea. Unidad Alavesa, Ataunen jaiotako folk-rock taldea: Haritz Artola, Gurutz Bikuña, Iker Artza, Eneko Dorronsoro eta Unai Munduatek osatzen dute boskotea. Bi disko kaleratu dituzte orain arte.
  • Edukiera: 150 lagun.

Urriak 4, igandea: San Praixku Eguna

  • 11:00 Meza nagusia.
  • 12:00 Herri kirol erakustaldia Ariztitxo frontoian:
    • Harrijasotzaileak: Jokin Eizmendi, Imanol Illarramendi “Kortaberri”, Gorka Etxeberria eta Udane Ostolaza (15 urte).
    • Aizkolariak: Iñaki Azurmendi eta Xabier Zaldua.
    • Hizlariak: Joseba Ostolaza eta Manuel Mari Galarraga.
    • Agiñarrak ere kirolean: Trontzan, txingetan eta lokotx bilketan ere izango ditugu.
  • Edukiera: 80 lagun.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.