Gaur (irailak 14) arratsaldean, 2020-21 urtera begirako Eskola Kirolari lotutako bilerak egingo dira. Hiru saio eskainiko dira, aforoa egokitu behar izan dutelako antolatzaileek: Lehen Hezkuntzakoei zuzenduriko bi bilkura, eta DBH-ren lehen mailetakoentzat bestea. Guztiak Udarregi Ikastolako jangelan egingo dira.
Orduak
- 17:00 LH 1-4
- 18:00 LH 5-6
- 19:00 DBH 1-2