Usurbilgo Udalak jakinarazi du esperientzia eskolan eta oroimena lantzeko tailerretan izena emateko epea zabalik dagoela irailaren 25era bitartean. Covid19-ak sortutako egoera delate-eta, tailerrak emateko modua aldatu egingo da: taldeak murriztu, espazioak moldatu… Izena emandako jende kopuruaren arabera zehaztuko dituzte alderdi guztiak.
Esperientzia eskola
- 55 urtetik gorako pertsonentzat pentsatuta daude.
- Lan mundutik erretiroa hartu eta ikasteko grina duen orok eman dezake izena.
- Urriaren hasieran abiatzeko asmoa.
- Doan.
- Matia Institutuak eta Usurbilgo Udalak elkarlanean antolatua.
Adineko pertsonek oroimena lantzeko ikastaroa
- Memoria landu nahi duten adineko pertsonei zuzenduta dago.
- Urriaren hasieran abiatzeko asmoa.
- Doan.
- Lahar elkargoak eta Usurbilgo Udalak elkarlanean antolatua.
Izen-ematea
Orain arte, Gizarte Zerbitzuetara joanda eman izan da izena bi tailer horietan: aurten, telefonoz egiteko eskatu dute, 943 377 110 telefonora deituta.