Usurbilgo Anerreka Ingurumen Elkarteak Osinalde industriagunean dagoen Ucin lantegiko teilatutik tratatu gabeko emisioak zabaltzen jarraitzen dituela-eta, salaketa ofizialki jarri zuen ekaina inguruan. Ordura arte salaketa ugari egon ziren eta guztiak Udalaren esku jarri zituzten. Teilatuaren itxierarekin batera, lantegiaren jarduera lizentzia eguneratzea eta eguneraketa horretan Europak gai honetan duen araudia txertatzea eskatzen die Anerrekak Udalari eta Eusko Jaurlaritzari: “Usurbilen urteak daramatzagu Ucinek atmosferara isurtzen duen ke kutsatuaren ondorio larriak jasaten. 2004ean jaso zituen Udalak herritarren lehen kexak. Geroztik, hamasei urte luze pasatu dira, eta herritarrek aurkeztutako kexa kopurua izugarria izan da”.
Bitarte horretan ke isuriak eta usain txarrak sufritzen jarraitu dute herritarrek. Azkeneko gertaerak irailak 9 eta 10ean gertatu dira. Herritar batek (@XingolaUsurbil) sare sozialetan ondoko irudiak kaleratu ditu. Aginaga aldetik ateratako irudiak dira eta bertan Osinalde industriagunetik ateratzen diren ke erraldoiak ikusten dira.
Irailak 9, asteazkena
Irailak 10, osteguna
Salaketa kanpaina
Isurketak errepikatzen jarraitu dute, azken salaketa ekainaren 19an izan zen, eta orduz geroztik, Anerreka Ingurumen Elkartea bigarren salaketa-txanda martxan dauka. Herritarrak salaketa kanpaina honekin bat egitera animatzen dituzte, anerrekaelkartea@gmail.com helbidera idatzita.
Teilatuaren itxiera egiteko eskaera
Anerreka Ingurumen Elkarteak beharrezko ikusten du arazo hau konpontzeko, Ucin lantegiak teilatua ixtea eta baita ere lantegiari emandako Sailkatutako Jardueraren Lizentzia eguneratzea. Eguneraketa horretan, 2020ko ekainaren 13tik Europa mailan indarrean dauden emisio baloreak eta isurien etengabeko jarraipenen baldintzak txertatzea eskatzen du. Horretarako, Usurbilgo Udalari eta Eusko Jaurlaritzari alegazioak aurkeztu dizkiete haien eskumenak erabil ditzaten: “Aldez aurretik bitan salaketa formala aurkeztu dugu. Udalak, 2018ko uztailean UCIN S.A. enpresari emandako obra baimenean estalki berriak itxiak izango zirela ezarri arren, baldintza hau ez delako bete”.
- Ostegun honetan airearen kutsadurari buruzko bilera egingo du Udalak Atxegalden (2012-06-27)
- Itayak antolatuta Usurbil osasuntsuago bat lortzeko kutsaduraren aurkako elkarretaratzea ostiralean (2012-09-04)
- UCIN lantegiko ke-isurketen inguruko txostena kaleratu du Udalak (2012-08-10)
- Itayak deituta, urriak 5ean UCINek zabaltzen dituen usaiak eta keak salatzeko elkarteratzea Atxegalden /2012-09-10)
- Ostiralean Atxegalden elkarteratzea ‘Ucinek usurbildarren osasunarekin jolasten du’ lemapean (2012-10-02)
- ‘Ucinek usurbildarren osasunarekin jolasten du’ elkarteratzea burutu zen pasa den ostiralean (2012-10-09)
- Gaur 20:00etan kutsaduraren aurkako elkarreratzea Mikel Laboa plazan (2013-01-04)
- ITAYAk deituta gaur ke eta usain txarren arazoei aurre egiteko herri batzarra Potxoenean (2013-01-11)
- Gaur 20:00tan ‘Ucinek usurbildarren osasunarekin jolasten du’ lemapean elkarteratzea. Gozen denok! (2013-02-01)
- Itayak deituta 20:00tan ‘Ucinek usurbildarren osasunarekin jolasten du’ lemapean elkarteratzea (2013-03-01)
- UCIN lantegiak eragitzen dituen usai txarren aurrean Udaltzaingora deitzeko eskaera egin du Udalak (2013-05-27)
- Usurbilgo Udalak bilera deitu du UCIN lantegiaren inguruan herrian dagoen arazoaz hitz egiteko (2013-09-16)
- Udalak aire kalitateaz eta UCINnen ke-usai arazoaren inguruan bilera informatiboa antolatu du (2013-12-05)
- Eusko Jaurlaritzak intzidentzia ireki du Usurbilgo Ucin lantegiak eragindako ke-isuriak aztertzeko (2016-04-26)
- Erraustegiaren eta Ucin lantegiaren aurkako pankartak eta pintadak Santixabel jaien hasieran (2016-06-30)
- Usurbilgo Udalak azken asteetan Usurbilen dabilen usain txarra dela eta adierazpen bat kaleratu du (2017- 09-13)
- Udala Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailarekin bilduko da herriko ke-isurketen arazoaz hitz egiteko (2017-10-16)
- Ingurumen Sailburuordeak hitz eman du neurriak hartuko dituela ke-isurketen arazoa konpontzeko (2017-10-18)
- Ekainaren 1ean Usurbilgo Anerreka Ingurumen Elkarteak bilera irekia egingo du Potxoenean (2018-05-29)
- Uztailaren 20an UCIN lantegiak sortzen dituen isurketa kutsakorrak salatzeko elkarretaratzea (2018-07-17)
- Atzo arratsaldean Ucin lantegiak eragindako keak Usurbilgo kaxkoa erabat estalita utzi zuen (2018-07-20)
- “Ez etsi, Ucini hortzak erakutsi” elkarretaratzean herritarrak oso kezkatuta agertu ziren (2018-07-23)
- Abenduaren 20an Usurbilgo Anerreka Ingurumen Elkarteak bilera irekia egingo du Potxoenean (2018-12-18)
- Atzo Usurbigo Osinalde industriagunean dagoen Ucin lantegian sutea izan zen (2019-09-24)
- Ucin lantegiko sutearen ondorioz airearen kalitatearen egoera txarra izan zen atzo Usurbilen (2019-09-24)
- Usurbilgo Udalak maiatza eta ekaina artean egindako herriko aire kalitatearen neurketen eta emaitzen berri emango du gaur Potxoenean (2019-10-19)
- Azaroaren 7an Usurbilgo Anerreka Ingurumen Elkarteak bilera irekia egingo du Potxoenean (2019-11-05)
- Anerreka Ingurumen Elkarteak Ucinen ke isuriak tarteko herritarren salaketak Usurbilgo Udalaren esku jarri ditu (2020-06-23)