Irailaren 17an Furgobaratzak baratzeari buruzko aholkularitza emango du Usurbilgo Baratze Parkean

Furgobaratza

Iralaren 17an (osteguna) Kutxa Ekoguneak eta Usurbilgo Udalak antolatuta Olarrondoko udal baratze parkean Furgobaratza izango da, 18:00etatik 19:30etara. Bertan udazken-negu parterako aholkuak emango dira. Zerbitzua doakoa da, edonork parte hartu dezake. Antolatzaileek koronabirusak egutegia aldarazi dezakeela jakinarazi dute.

Furgobaratza

Furgobaratzak hileko bisita bat egiten du Sareko Baratze Parketara: aholkuak ematen dira, sortzen diren arazoei erantzuna eman, dauden zalantzak argitzen dira edo praktika egokiak ere proposatzen dira. Zenbaitetan, tailer praktiko eta dinamiko egiten da, sasoiari lotutako gai bat jorratuz.

Usurbilgo Baratze Parkea

Usurbilgo Baratze Parkea herri gunearen iparraldean dago, Arratzaingo gaina eratu zuen tolesturak  sorturiko magal batean, hegoaldera begira. Eremua Agerreazpiko baserriak lehen baratzerako erabiltzen zuen lur sailean kokatzen da, ondorioz eremuak argiztapen paregabea izateaz gain, lurraren jatorria honelako ekintza baterako egokiena dugu.

Bidegorria pasatzen da Baratze Parkeko albotik eta bizikletak uzteko instalazioa ere badu Baratze Parkeak. Errepidea ere bertaraino iristen da, aparkalekuak atarian daudelarik.

Baratze eremuaren sarreran, etxola dago, aldagelak, komuna eta erremintentzako biltegiarekin. Aterpe eder bat ere badu etxolak eta ondoan iturria ere. Konpostagunea baratzeko beheko aldean kokatuta dago. Partzelak eta uraskak berriz, goi aldeko aldapa suabean banatuta daude.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.