Jose Luis Zumetaren omenezko erakusketa Bedaioko Zaratetxean ikusgai dago irailaren 26 arte

Irailaren 26 (larunbata) arte, Jose Luis Zumetaren omenezko erakusketa ikusgai dago Bedaioko Zaratetxean. Irailaren 12an (larunbata), Zumeta oroituz bost artista mural bat pintatzen hasiko dira eta nahi duenak hartu ahal izango du parte. Ekimen hauek, bosgarren edizioa, Azken Muga jaialdiaren baitan antolatu dituzte.

Azken Muga jaialdia

Azken Muga jaialdiak natura eta artea ditu oinarri. Nafarroa eta Gipuzkoa artean dagoen Zarateko inguruan antolatu dute. Iraila amaiera arte egitarau zabala antolatu dute, jarduera hauek uztartuz: musika, zinea, dantza, arte plastikoak, herri kirolak eta herri kultura.

Normalean, hiru hilabete irauten duen egitaraua antolatzen dute, baina, aurten, koronabirusaren eraginez, hilabete bakarrera mugatu dute. Antolatzaileak belaunaldi ezberdinekin konektatzen saiatu dira egitaraua antolatzerako orduan: “Artea eta kultura askotarikoa eta erakargarria izan behar du jende guztiarentzat”.

Segurtasun neurriak hartzea ezinbesteko ikusi dute, eta ekitaldi nagusietara joateko jendeak izena eman beharko du azkenmugaproiektua@gmail.com helbide elektronikoan.

Zumeta gogoan

Artista askoren sorgunea izan da Araizko bailara, eta besteak beste, urte askoan aritu izan zen bertan Jose Luis Zumeta artista. Aurten, Zumetari tarte bat eskaintzea ezinbestekoa zela ikusi dute antolatzaileek, Zumeta gogoan izateko: “Gauza xume eta intimoak zituen gogoko, eta horrela egin nahi dugu, partaidetza emanez gogoko izan dezaketen artista, lagun eta ezagun guztiei”.

Bi egunetan izango da protagonista Zumeta

  • Batetik, irailaren 5ean, jaialdiaren inaugurazio ofizialarekin batera, omenaldia egiteko Zumeta bihotzean”  erakusketa bat zabalduko zuten Zaratetxean. 30 artisten lanak bildu dituzte bertan, eta ikusgai izango da irailaren 26a bitarte. Txitxi Orbegozo artistak Zumetaren hiru ezaugarri gogokoenak zeintzuk ziren azaldu zuen: “Lagunartea, pintzela eta ardo kopa bat”.
  • Irailaren 12an (larunbata), Azken Mugako artistek mural bat pintatuko dute: “Bost artista hasiko gara pintatzen, eta txandaka nahi duen edonork hartu ahalko du parte”.

Egitaraua

  • Irailaren 5etik 26ra: Erakusketa Zaratetxean, Jose Luis Zumeta artista handiari egin nahi zaion omenaldian 30 artistek lan bat erakutsiko dute.
  • Irailak 5, larunbata: 18:00etan, jaialdiaren inaugurazio ofiziala eta erakusgai dauden obrei bisitaldia bertso eta musikaren laguntzaz, festa giroan.
  • Irailak 11 larunbata: 19:00etan, Xabier Kerexetaren hitzaldia, Gipuzkoako Gordailuaren historialaria.
  • Irailak 12, igandea: 12:00etan, Azken Mugako artistek mural bat egingo dute, Zumetari omenaldia eginez. Bitartean, Usurbilgo Rukula taldeak kontzertua eskainiko du. 18:00etan, Euskal Barrokesembleren kontzertua: Juan Sebastian Elkano.
  • Irailak 18, ostirala: 18:00etan, Jon Tolosa Nikotina rapero gaztea eta Martintxo Arakama Little Martinen emanaldia.
  • Irailak 19, larunbata: 12:00etan, Gipuzkoa eta Nafarroako gazteen arteko herri kirolak eta jarraian, II. Gazta Txapelketa: Aralarko artzai gazta dastaketa eta lehiaketa. 16:30ean, Zarateko bosgarren bertso saioa: Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Xabat Illarregi, Haritz Mujika eta Jone Uria.
  • Irailak 25, ostirala: 21:00etan, Paul Urkijo zuzendariaren Errementari filma.
  • Irailak 26, larunbata: 12:30ean, Et Incarnatusen kontzertua, udazkeneko ekinozioaren ospakizunerako hainbat gonbidaturekin proposaturiko egitarau berezia Zarateko basoan.

Irailaren 5ean jende asko gerturatu zen

Irailaren 5ean jaialdiaren inaugurazio ekitaldia egin zen eta bertara jende asko gerturatu zen. Zarateko basoan  zenbait instalazio jarri zituzten. Besteak beste, Ion Iñaki Ormazabal, Nisa Goiburu, Miren Gonzalez eta Ura Iturralde bezalako eskualdeko artistek hartu zuten parte ekimen honetan.

Zaratetxean bertan izan ziren erakusketan parte hartu duten artistetako asko eta aurkezpen lanak egin zituen Txitxi Orbegozo tolosarrak, harreman estua izan baitzuen Zumetarekin. Haren alaba, Usoa, Azken Mugaren irekiera ekitaldian egon zen eta aita zenaren obra bat ekarri du beste lanekin batera ikusgai jartzeko. Aurtengo ekitaldiari hasiera emateko Lander Labordek pare bat poema eskaini zizkion Zumetari.

Segidan, Zarateko basora joan ziren ikusleak, Haritz Mujika eta Xabat Illarregi bertsolariak aulki erraldoira igota bota zituzten bertsoak entzutera. Guillermo Olmok performance bat burutu zuen bertan, Alejandro Martinez txeloan lagun zuela. Iaz txondorra piztu zuten toki berean espirala margotu zuen karearekin. Segidan, basoaren beste txoko batean Maitane Azpiroz trapezistak ikuskizuna eskaini zuen Martinezen txeloak jarritako musikaz lagunduta.

Zumetak gustuko zuen bezala, urdaiazpikoa, gazta eta ardoa jarri zituzten mokadu bat jan eta elkarrekin solasean aritzeko. Aurten, apirilean zendu zen artista izan da topagunerako aitzakia Azken Mugan.

This slideshow requires JavaScript.

Arg.: Tolosaldeko ataria

Informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.