Usurbilgo Udalak plazaraturiko diru-laguntza deialdiari esker, Usurbilen euskara doan ikasi daiteke

Abuztuaren 19an Usurbilgo Udalak argitara eman zituen aurreko ikasturteko ikasleei dagozkien laguntzei lotutako behin behineko ebazpenak. Usurbilen euskara doan ikasi daiteke, Usurbilgo Udalak plazaraturiko diru-laguntza deialdiari esker. Udalak matrikulazio kostuaren %100a diruz laguntzen die, 600 euroko mugarekin, baldintza zehatz batzuk betetzen dituzten euskara ikasleei. Horretarako besteak beste, Usurbilen erroldatua egon eta %80ko asistentzia eta gutxieneko aprobetxamendua egiaztatu behar da. Behar ekonomiko bereziak dituzten euskara ikasleei zuzenduriko diru-laguntzak ere badaude. Kasu honetan, egoera hau egiaztatua duen herritarrari matrikulazio kostuaren dirua aurreratzen dio Udalak. Guztira 45 eskaera izan dira aurten.

Euskara ikasteko 2019-20 ikasturteko diru-laguntzak

  • Xehetasunak: 2019-20 ikasturtean euskara ikasi dutenentzako udal diru-laguntza deialdia.
  • Herritarrek aurkezturiko eskaera kopurua (ekainak 29-uztailak 10): 45.
  • Behin behinean onarturiko diru-laguntza guztira: 20.990,86 euro.
  • Informazio gehiago: abuztuaren 19ko GAO

Euskara ikasten ari direnentzako diru-laguntza deialdia

  • Xedea: Usurbilgo Udalaren dirulaguntzen oinarri erregulatzaileak ezartzea, norgehiagoka erregimenean, 2019-2020 ikasturtean zehar helduentzako euskalduntze eta alfabetatze ikastaroak egin dituzten usurbildarrei dirulaguntzak emateko.
  • Diru-laguntzen zenbatekoa: Matrikula kostuaren %100a, 600 euroko mugarekin, %80ko asistentzia eta gutxieneko aprobetxamendua egiaztatzen bada.
  • Baldintzak
    • Usurbilen erroldatua egotea.
    • 16 urtetik gora izatea.
    • Gutxienez, ikastaro osoan zehar, % 80ko asistentzia izatea. Autoikaskuntzaren kasuan aprobetxamendua ziurtatzea.
    • Gutxieneko aprobetxamendua gainditzea; Euskaltegiak egindako ziurtagiriaren bidez egiaztatu beharrekoa.
  • Diruz lagunduko diren ikastaroak
    • HABEk homologatutako ikastaroak:
      • Autoikaskuntza.
      • EGA, alfabetatze ikastaroak, eta C2 mailakoak.
      • Udako ikastaroak eta barnetegiak; ez da laguntzarik emango egoitza gastuetarako. Familia barnetegien kasuan, gurasoen egoitza gastuen erdia lagunduko du diruz Udalak.
      • Xede berezietako ikastaroak; merkatari eta guraso taldeak.
    • HABEk homologatutako ikastaroak:
      • Ikastaro ez homologatuak: Modulazio txikikoak, baina beti ere ikasturtean zehar urrats bat gainditzen bada.

Behar ekonomiko bereziak dituzten euskara ikasleentzako diru-laguntza deialdia

  • Xedea: Usurbilgo Udalari garrantzitsua iruditzen zaio herritarrek euskara ikastea. Gero eta gehiago dira Euskaltegiko matrikula ordaintzeko arazo bereziak dituzten herritarrak.  Bide honetatik, behar ekonomiko bereziak dituzten herritarrei euskara ikastea erraztu nahi zaie. Oinarri hauek dirulaguntza hauek emateko baldintzak jasotzen dituzte.
  • Diru-laguntzen zenbatekoa: Matrikula kostuaren %100a, 600 euroko mugarekin, %80ko asistentzia eta gutxieneko aprobetxamendua egiaztatzen bada.
  • Baldintzak:
      • Usurbilen erroldatua egotea.
      • Behar ekonomiko berezia duen euskara ikaslea izatea.
      • Behar ekonomiko berezia duten herritarrei euskaltegiko matrikula kostua aurreratuko zaie.
      • 2020ko uztailetik 2021eko ekainaren 30era eginiko ikastaroak lagunduko dira diruz.
      • Dirulaguntza eskaerak euskaltegiko matrikulazioa bideratzerakoan aurkeztu beharko dira. 
      • Dirulaguntzen zuriketa 2021eko uztailaren 5etik 9ra egingo da.

Diru-laguntza gehiago

Era berean, 2019/20 ikasturtean aisialdiko begirale edo zuzendari tituluak eskuratzeko ikastaroak egin dituztenentzako eta herrian kultur egitasmoak garatzeko deialdien behin-behineko ebazpenak argitaratu ditu udalak. Izatez, abuztuaren 19an argitaratu ziren GAOn, eta biharamunetik kontatzen hasita, hamar eguneko epea egon da alegazioak aurkezteko (irailaren 2ra arte).

Ebazpenak kontsultatzeko loturak:

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.