Udarregi Ikastolak koronabirusak baldintzatuko duen ezohiko 2020-21 ikasturtearen antolaketaren berri emateko etapakako bilerak egingo ditu gaur

Gaur, irailak 1, Udarregi Ikastolak koronabirusak baldintzatuko duen ezohiko 2020-21 ikasturtearen antolaketaren berri emateko etapakako bilerak egingo ditu. Ziklo bakoitzeko hitzordu bana egingo dira, arratsaldeko 16:00etan hasita, ikastolako jangelan. Bertaratu asmo dutenei udarregi.eus atarian (egin klik hemen) aurkituko duten galdetegia osatzea eskatu zaie. Bertan, gurasoek zein ordutan parte hartuko duten adierazi behar dute eta egoerak hala behartuta, familia bakoitzeko kide bakar bat bertaratzea eskatu da. Bilerak euskaraz egingo dira eta xuxurlariak egongo dira itzulpena egiteko. Denbora mugatua izango denez, norbaitek galderaren bat izango balu, izen-ematearekin batera bidali dezake, bertan erantzuna jaso dezan.

  • DBH: 16:00etan, ikastolako jangelan.
  • LH: 17:00etan, ikastolako jangelan.
  • HH: 18:00etan, ikastolako jangelan.

2020-21 ikasturtea

Irailean, 2020-2021 ikasturte berriari hasiera emango dio Udarregi Ikastolak, eta garrantzitsuak izango diren zenbait ohar helarazi ditu: “Aurten Covid-19 uzten ari den arrastoak eragina izan du txosten hau osatzerakoan, eta aurkituko duzuen informazioak, egoera “normal” bateko antolaketari erantzuten dio: egutegia, ordutegiak, testu-liburuen erosketa eta hainbat zerbitzuren antolaketa, hain zuzen ere. Ziurrenik, aldaketak etorriko dira udan zehar, eta horien baitan landuko dugun antolaketa nahiz informazio berria helarazten joango gatzaizkizue. Bitartean, jaso ezazue nire agurrik zintzoena! Ondo segi eta gozatu udaldiaz!”.

2021IKASTURhasiera EU.pdf

Planifikazio ezberdinak

2020-2021 ikasturtea antolatzeko, Ikastolako Zuzendaritza Taldea eta Artezkaritza Kontseilua planifikazio ezberdinak egiten ari da Hezkuntza Sailetik bidalitako osasun neurriak oinarri hartuta. Ikastolaren helburua familia eta ikasleei ahalik eta erantzun egokiena ematea da. Hezkuntza Saileko antolaketa-protokoloaren arabera, 2020-2021 ikasturtean hiru agertoki aurreikusten dira:

  1. agertokia: aurrez aurreko jarduna, baina osasun  neurriak hartuta (talde egonkorrak, 1,5 metroko distantzia mantendu eta bestela musukoa, higiene neurriak …)
  2. agertokia: mixtoa, aurrez aurreko jarduna eta jardun telematikoa txandakatuz. Gerta daiteke aforoa mugatu beharra, etapa, maila edo ikasle jakin batzuen presentzialtasuna lehenetsi behar izatea, edota espazio alternatiboak eta ordutegiak moldatu behar izatea.
  3. agertokia: konfinamendua eta hezkuntza-jarduna ikasgelatik kanpo.

Osasun egoera aintzat hartuta, bizikidetza-taldeak osatu dira etapa guztietan, ikasle-taldeak, tutoreak eta ikas-jarduera kontutan hartuz.

1 agertokia: ikasleak aurrez aurreko jardunean

Bizikidetza talde egonkorrak:

  • Haur Eskola:  Ezingo dira talde hauek beraien artean nahastu, honek esan nahi du goizeko eta arratsaldeko harrerak bakoitzaren gelan egingo direla beren hezitzailearekin.
    • 0-1 eta 1-2 (txikiak) talde bat osatuko dute.
    • Gainontzeko 1-2 urteko haurrek beste talde bat.
    • 2-3 urteko gelakoek beste bat.
  • HH3tik DBH4ra: Protokoloaren arabera, bizikidetza-talde egonkorrak izango dira.
  • Sarrera- Irteerak:
    • Haur Eskolan: Sarrera eta irteera ohiko tokitik egingo da, beti ere eskuak garbitu eta musukoa erabiliz. Ahal den neurrian pertsona multzoak ekidinez.
    • HH: Irailak 25 arte 9:00etatik-12:20ra eta irailak 28tik aurrera 9:00etatik-12:20ra eta 14:30etik-16:20ra. Sarrera-irteerak eraikinera mailakatuak izango dira.
    • HHko ikasleentzat musukoa ez da derrigorrezkoa izango.
    • LHko sarrera-irteera ordutegiak mantendu dira. Irailak 25 arte 9:00etatik-12:30ra eta irailak 28tik aurrera 9:00etatik-12:30ra eta 14:30etik-16:30ra. Sarrera irteerak eraikinera mailakatuak izango dira.
    • LH eta DBHko ikasleek musukoa derrigorrezkoa izango dute sartu irteeretan.
    • DBH1etik DBH4ra ordutegi jarraia izango da egunero, 8:45etik 14:50era. Orain arte DBHn hiru arratsaldetan ikastolara etortzen ziren, baina osasun arduradunen aholkuak jarraituz eta ikastolako antolaketa berria kontuan izanik (ikasle joan etorri fluxua gutxitzea, zerbitzuen berrantolaketa), egokia ikusten dugu ordutegi jarraia izatea. Honetan ere, sarrera irteerak mailakatuak izango dira.

Ordutegi aldaketek Artezkaritza Kontseiluaren oniritzia jaso dute.

  • Jangela: Jangela zerbitzua lehenengo egunetik eskainiko da. Antolaketa berrian bizikidetza-talde egonkorrak mantenduko dira eta sarrera-irteera mailakatuak egingo dira. Zerbitzu hau behar-beharrezkoa duten familiek soilik erabiltzea eskatzen da, 1,5 metroko distantzia mantentzeko antolaketa ahalbidetzeko. Jangela zerbitzua erabiltzeko irailak 3a baino lehen izen-eman behar da honoko galdetegi hau betez, egin klik hemen, aurtengo egoera bereziak eskatzen duen jangelako antolaketa eta kudeaketa egokia ahalbidetzeko.
  • Goizeko zaintza zerbitzua (08:00-09:00): lehen egunetik eskainiko da bizikidetza-talde egonkorrak sortuz.Zerbitzu hau ere behar-beharrezkoa duten familiek soilik erabiltzea eskatzen da.
  • Arratsaldeko zaintza zerbitzua, irailak 7tik-25era, 14:30-16:30: Bizikidetza-talde egonkorrak ezin direnez antolatu, musukoa derrigorrezkoa izango da adin eta talde guztietan, ikasleak maila eta talde ezberdinetakoak direlako. Zerbitzu hau, behar-beharrezkoa duten familiek soilik erabiltzea eskatzen da.

Udarregi Ikastola: Zalantzaz betetako eta ziurrenik aldakorra izango den egoera honen aurrean, pertsonen osasuna eta segurtasuna babestuko dituzten erabakiak hartu nahi izan ditugu. Horrela, ikastolako martxa egokia ahalbidetuko duen egitura eta antolaketa diseinatzen saiatu gara. Egoeraren zailtasuna ulertuko duzuelakoan, aldez aurretik eskerrak eman nahi dizkizuegu.

Informazio edo argibide gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.