Usurbilgo Udalak jakinarazi du udal operarioen lan-poltsa osatzeko zerrendak onartu dituela behin-behinean. Martxoan abiatu zuen Usurbilgo Udalak operarioen lan-poltsa osatzeko prozesua. Guztira, 108 lagunek eman dute izena.
Onartuen eta baztertuen zerrenda
Erreklamazioak aurkezteko epea
Zerrendak argitaratuta, erreklamazioak aurkezteko epea izango da abuztuaren 28tik irailaren 3ra bitartean. Halakorik ez balego, behin betiko onartuko da zerrenda hori.
Lehenengo proba
Lan-poltsan sartzeko lehenengo proba irailaren 24an (osteguna) izango da, 09:00etan, Oiardo kiroldegian.