Abuztuaren 24tik aurrera Zubiaurrenea eta Bordaberri kaleak ibilgailuentzat itxita egongo dira

Planoa: Usurbilgo Udala

Usurbilgo Udalak jakinarazita, abuztuaren 24tik (astelehena) aurrera 8-10 egunez Bordaberri eta Zubiaurrenea kaleak itxita egongo dira ibilgailuentzat. Udalak ingurune honetako portaletan bandoa jarri du, bertako bizilagunek honen berri izan dezaten. Dena den, kale hauen itxierak herritar guztiei eragiten die, herri barruko mugikortasuna aldaraziko baitu. Udalak kaleratutako planoan laranjaz dauden eremuak kale horretako biztanleentzat mugatu dira eta horiz dauden kaleak berriz, moztuta egongo dira. Lan hauek irauten duten bitartean, herritarrei zuzentasunez jokatzeko eskaera egin zaie, trafiko seinaleak, aparkalekuak eta oinezkoak errespetatzea hain zuzen ere.

Inguru honetan irisgarritasuna hobetzeko lanetan ari dira hainbat hilabetez. Oinezkoak lehenesteko egokitze lanetan dira Mikel Laboa plaza eta Artzabal lotzen dituen eremua. Eta momentuz horretan jarraituko dute astelehenetik aurrera.

Udalak jakinarazitako aldaketak

  • Zubiaurrenea kalera sartu-irteerak biribilgunetik barrena egingo dira.
  • Bordaberri kaleko noranzkoa aldatu egingo da.
  • Erreka Txikitik gora hartu beharko dute bertakoek.
  • Optika aurreko kaleko noranzkoa aldatu egingo da, behin-behinean.
  • Bi kaleotako aparkalekuak bertakoentzat baino ez dira erabilgarri izango.

Lau hilabeteko lanak

Uztaila erdialdean, Mikel Laboa plaza (frontoi atzealdea) eta Artzabalgo parkea lotzen dituen bidea herritarrentzako irisgarriagoa izateko lanak abiatu zituen Sasoi Eraikuntzak enpresak. Lau hilabete iraungo dutela aurreikusia du Udalak. Obra osoaren kostua 161.744,95 eurokoa da, eta ia erdia (%46,96, hau da, 75.950,86 euro) aurreztuko du udalak, irisgarritasuna hobetzeagatik Eusko Jaurlaritzak emandako dirulaguntza bat lortu baitu.

Bi lan eremu

  1. Lehen eremua: Artzabalgo parke sarreratik Kontzeju Zarra eta Zubiaurrenea kaleek bat egiten duten guneko zebra bidea legoke. Tarte honetan, oinezkoei lehentasuna emateko lanak bideratuko dituzte. Horretarako, Borda Berri kaletik behera doan kaleko espaloia, Zubiaurrenekoa eta Artzabalgo parke sarrerakoa batu egingo dituzte, modu horretara, parkeari presentzia handiagoa emateko. Zubiaurrenea kalea, orain arte, bi norabidekoa izan da, eta, aldaketekin, norabide bakarrekoa bihurtuko da (Borda Berri kaletik Zubiaurrenera eta handik gora joateko), eta, horrez gain, espaloia handitu eta eserlekuak eta zuhaitzak jarriko dituzte.
  2. Bigarren eremua: Zubiaurreneatik Kontzeju Zarra kalean gora Mikel Laboa plazaraino egingo dituzten lanen helburua oinezkoen konexioa txukuntzea da. Hala, berrituta, Mikel Laboa plaza Askatasuna plaza aldera hedatuko da: ibilgailuek jada, ez dute Mikel Laboa plazaren sarreran aparkatzeko aukerarik izango, dena maila berean berdinduta geldituko baita, galtzada-harri mota berarekin, eta hor ere zuhaitzak eta eserlekuak jarriko dituzte. Askatasuna plaza aldeko espaloian, lehorrean leundutako hormigoia botako dute, eta parekoan, berriz, baldosa hidraulikoa jarriko dute.

Usurbilgo Udala: “Mikel Laboa eta Artzabal arteko kalean egiten ari diren obrak direla-eta, astelehenean Zubiaurrenea eta Bordaberri kaleak itxi egingo dituzte trafikoarentzat, eta 8-10 egunetan itxita egongo dira. Bi kaleotako aparkalekuak bertakoentzat baino ez dira erabilgarri izango. Hala, Zubiaurrenea kalera sartu-irteerak biribilgunetik barrena egingo dira, eta Bordaberri kaleko noranzkoa aldatu egingo da, eta Erreka Txikitik gora hartu beharko dute bertakoek. Halaber, Optika aurreko kaleko noranzkoa ere aldatu egingo da, behin-behinean”.

Arg.: Noaua!

 

 

 

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.