Gaur, abuztuak 21, 30 urte betetzen dira Joxe Mari Aranzazistroke “Arrantzale” kalezartarra leherketa baten ondorioz hil zela (1990), 22 urterekin. Oiartzungo Mamut hipermerkatuaren inguruan autotik ateratzera zihoala, manipulatzen ari zen lehergailua eskuetan lehertu eta bertan hil zen.
Joxe Mari ezagutu zutenek erreserbatua eta lotsati samarra zela diote baina, iritzia eman behar zuenean, isilik ez zela gerazen azpimarratzen dute. Apala, besteak errespetatzen zituena eta hartzen zituen ardurak betetzea gustatzen zitzaion. Bere lagunek horrela definitzen dute Joxe Mari: “Ez zen asko hitz egiteko pertsona. Bere ideiak jarrerekin erakusten zituen. Oso langilea zen, alaia eta optimista. Solidarioa, batez ere espetxean zirenekin”.
Ehundaka lagunen azken agurra
Egin egunkaria, 1990eko abuztua
Kalezarko eskultura
Arrantzale Kalezartarra izanik, bertan haren oroimena mantentzen duen eskultura dago, hain zuzen Karlos Zabala herriko artistak egindakoa. Bertan hitz hauek ere jarriak daude:
O Piscadore – Arrantzale maitagarri
Informazio iturriak
- euskalmemoria.eus
- twitter.com/EuskalMemoria
- “Euskadi eta Askatasuna” (Txalaparta)