1983ko abuztuaren 13a gogoan

Larrosak

Gaur, abuztuak 13, 37 urte betetzen dira Jose Luis Segurola “Nazkas” aginatarra eta Xabier San Martin “Piti” gasteiztarra leherketa baten ondorioz hil zirela. Usurbilgo Ugaldea industria gunean eskuartean manipulatzen ari ziren lehergailuak eztanda egin zien. 1983ko abuztuaren 13an biak bertan hil ziren. Une latzak bizi izan ziren, samina eta negarra zabaldu zen herrian. 37 urte pasa diren arren, senide eta lagunek oroimenean mantentzen dute Naskazen bizitzeko griña eta poza.

 Jose Luis Segurola “Nazkas” eta Xabier San Martin “Piti”

Naskaz1

Usurbilgo Ugaldea industria guneko murala

“Pakean utzi arte”

Hertzainak taldearen, Pakean utzi arte kanta, Piti eta Naskazi, Komando Autonomo Antikapitalistetako kideei eskeinia dago, izan ere Piti musika taldearen laguna baitzen.

Non bizi zen? Nondik zebilen?
Noiz egin zituen etsaiak?
Inoiz zoriontsua izan zen?
Zer pentsatuko luke gutaz?
Zerk ematen zion indarra?
Ez gehiago bueltarik eman
dakigu galtzen ditugunean
egun batzuk horrela dira
ahal dakigu gure heroen izenak
joan gaitezke haien hiletara.
Periodiko guztietan, lehen orrian
hilotzaren ondarrak karraxika
estatuari gerra, gerra beti
pakean utzi arte, utzi arte.
Pakean utzi arte, utzi arte.

Maitasuna ederrena ba da
zergatik hortaz iluntzian
askatasunarekin larrutan?
Maitale arriskutsuegia da
hortik ibiltzeko kontutan.
Ez zeok bueltarik eman behar
jazo behar dena jazo data
ez da inor onik denentzat
nork ez du maite askatasuna
nahiz ta leher dedin esku artean?
ezin zaitut begira gehiegi da
ilotza karraxika etengabian
estatuari gerra, gerra beti
pakean utzi arte, utzi arte.
Pakean utzi arte, utzi arte.
Pakean utzi arte, pakean utzi arte.

Informazio iturriak

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.