Usurbilgo Baxurde Txiki Triatloi Taldeak jakinarazi du koronabirusak eragindako egoeraren aurrean, datorren irailaren 20an burutu behar zen Baxurde Krossa bertan behera geratu dela.
Usurbilgo Baxurde Txiki Triatloi Taldea: “Ulertuko duzuen bezala, aurten bizitzen ari garen egoerarekin, tamalez, lasterketa bertan behera uztearen erabaki definitiboa hartu dugu. Hala ere, 2021ean indar gehiagorekin itzultzeko esperanza dugu, beraz segi entrenatzen eta gure bazterretaz disfrutatzen. Ondo izan!”