Maddi jaio da, Olatz Lasagabaster eta Patxi Uranga herriko presoen bigarren alaba

Olatz-Patxi

Usurbilen Nahi Ditugu bilguneak  jakinarazi du Olatz Lasagabaster eta Patxi Uranga herriko presoen bigarren alaba jaio dela. Uztailaren 18ko goizaldean jaio zen Maddi. Olatz Aranjuezeko espetxetik ospitalera eraman zuten eta erditzea ondo joan zela adierazi du bilguneak. Berri hau Olatzekin preso dagoen kide baten bitartez jakin zuen familiak. Patxi Urangari ordea, ez zioten onartu erditzean egotea, beste behin ere aitatasun eskubideari muzin eginda. Arratsaldean Mari Karmenek (Olatzen ama) eta Xua bere alabak bisita egitea lortu zuten. Maddiren etorreragatik Usurbilen Nahi Ditugu bilguneak bikotea zoriondu du.

Usurbilen Nahi Ditugu

“Maddi, Olatz Lasagabaster eta Patxi Urangaren bigarren alaba jaio da. Uztailaren 18an jaio zen. Goizaldera atera zuten Olatz Aranjuezeko espetxetik ospitalerantz eta erditzea ondo eta azkar igaro zen. Berarekin preso dagoen kide baten bitartez jakin zuen familiak erietxera eraman zutela eta berehala jarri ziren abian. Arratsaldean Olatzen amak eta Xua bere alabak bisita egitea lortu zuten. Alta, hurrengo eguneko goizean oztopoak jarri zizkieten baina, azkenean, arratsaldez utzi zieten Maddi eta Olatzekin egoten.

Eskaera egina zuen arren, espetxe berean dagoen Patxi Urangari ez zioten onartu erditzean egotea, beste behin ere aitatasun eskubideari muzin eginda.

Usurbilen Nahi Ditugutik biak ala biak zoriondu nahi ditugu Maddiren etorreragatik baina, lehen Xuarekin egin bezala, gogorarazi nahi dugu familiak ez duela zertan banatuta egon behar. Izan ere, lege arrunta aplikatuz, Olatz eta Patxik baldintzapeko askatasunean jartzeko aukera izan, badelako”.

Bizikleta martxa etapaka

Uztailak 23tik 25 era (ostegunetik larunbatera) Sareren “#IzanBidea” dinamikaren baitan, euskal presoen auzia konpontzeko bizikleta martxa etapaka antolatu da. Sarek antolatzen duen hirugarrego edizioa da eta aurtengoa berezia izango dela iragarri da, Covid-19a dela eta ezarritako egoerak dakartzan oztopoak eta hartu beharreko segurtasun neurriak direla eta. 2020ko bizikleta itzulia hiru egunetan egingo diren etapa ezberdinek osatuko dute:

  • Uztailaren 23an (osteguna), Lekunberritik Hernanira martxa egingo da, Nafarroa eta Gipuzkoa batuz.

Sare1

  • Uztailaren 24ean (ostirala), Urduñatik Durangora martxa egingo da, Araba eta Bizkaia lotuz.

Sare2

  • Uztailaren 25ean (larunbata), lau etapa izango dira, Euskal Herrian dauden lau espetxeetatik hiriburuetara (Zaballa-Gasteiz, Basauri-Bilbo, Iruñeko espetxea-Iruñea, Martutene-Donostia).

Sare3

Aurten, ez dira hiru egunez jarraian ibiliko. Goizeko etapak izango dira, Covid-19aren egoerak ezarritako segurtasun eta osasun neurriak bete ahal izateko. Etapa bakoitzeko 10€ko laguntza eskatuko da, antolakuntza gastuei aurre egiteko (zaintza medikua, seguruak…).

Ekimenean parte hartzeko izena eman behar da aurrez: sare.eus/izan-bidea/bizikleta-itzulia/

Azken ostiraleko elkarretaratzea

Usurbilen Nahi Ditugu bilguneak, hilabetero egiten duen azken ostiraleko elkarretaratzea egingo du, uztailaren 31n, 20:00etan Mikel Laboa plazan. Olatz eta Patxiren bigarren alabari, Maddiri ongietorria eman eta hiruren etxeratzea eskatuko da.

U31

Abuztuaren 2an Orioko hondartzara

Abuztuaren 2an (igandea) urtero egiten den hondartzetako ekimenean parte hartzeko deia luzatu da: “Oriokora joateko deialdia zabaldu nahi dugu. Hitzordua, 12.00tan, autopistako zubi azpian”.

 

 

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.