Asteburu honetan ospatzekoak ziren Kalezarko sanjuanak baina koronobirusaen eraginez jaiak bertan behera geratu dira. Beraz, gaur iluntzean, ekainaren 23ko gauean Kalezarko Pikaolan ez da su publikorik egingo. Udalak hainbat irizpide finkatu ditu, sua norbere kontutik piztu asmo dutenentzat. Ez ahaztu irizpide hauek urtero kontuan hartu behar direla.
Usurbilgo Udala: “Covid19-a dela eta, Usurbilgo Udaletik jakinarazten da aurten ez dela San Juan su publikorik izango Usurbilen; Kalezarreko San Juan sua ez da izango. Hortaz, eginez gero, norbere ardurapean egingo dira, eta, beti ere, gogorarazten da hurrengo irizpideak jarraitu beharko direla”.
Jarraitu beharreko irizpideak
- Covid19-a dela eta, osasun eta segurtasun sailek ezarritako irizpidek orokorrak jarraitu behar dira.
- San Juan suak eginez gero, irizpide hauek jarraitu behar dira:
- Ez bota sutara material erregairik (gasolina, pinturak, disolbatzaileak, etab…)
- Ez bota pneumatiko edo kautxuaren ondoriozko beste materialik.
- Ez bota plastikozko materialik.
- Ez bota inolako aerosolik (espraidun produktuak).
- Ez bota etxetresna elektrikorik.
- Sua erabat iraungitzen dela ziurtatu.
- Sua erreta, ez dela berpiztuko ziurtatu.
Zaindu gaitezen
Lerro hauen bitartez herritarrei gogorarazi nahi diegu zentzudunez jokatzeko. Ez erre material kutsakorrik, saihestu kutsadura. Errespetatu ingurumena, errespetatu guztion osasuna.