Gaurtik aurrera zenbait aldaketa egingo dira udal-zerbitzuetan, alarma egoera amaitzearekin batera

usurbilgoudala

Usurbilgo Udalak jakinarazi du gaurtik aurrera (ekainak 22), zenbait aldaketa egingo direla udal-zerbitzuetan, alarma egoera amaitzearekin batera. Liburutegian, kiroldegiko igerilekuan eta gizarte zerbitzuetan berdin jarraituko dute, oraingoz. Hilaren amaierarekin batera, udako ordutegian hasiko dira lanean, eta horrekin batera jakinaraziko dituzte aldaketak. Aldaketak hauek izango dira:

Udal-erregistroa

  • Ez da zitarik hartu beharko aldez aurretik.
  • Lurrean jarritako seinaleei erreparatu beharko zaie ilara egiteko.
  • Maskara derrigorrezkoa izango da.

Potxoenea

  • Atea zabalik egongo da.
  • Gelen edukiera %60ra igoko da: 20 lagun Urdintxon, 10 proiektore gelan, 6 gela txikian eta 18 sotoan.
  • Bildutakoen artean 1,5 metroko distantzia utzi ezin den kasuetan, derrigorrezkoa izango da maskara janztea.

Kiroldegiko gimnasioa

  • Zita hartu beharko da aurrerantzean ere, edukierak 35 lagunekoa izaten jarraituko baitu.
  • Bi orduko txandak hartu ahal izango dira (bat beharrean).
  • Bi makina erabiltzeko aukera izango dira (erabili ostean, desinfektatuz).
  • Giharketa gela erabili nahi dutenek bereziki eskatu beharko dute zita eskatzerakoan, edukierak hiru lagunekoa izaten jarraituko baitu.

Usurbilgo Udala: “Oro har, azken asteetako balorazioa egiteko eskatuta, gorabehera berezirik gabe ari dira zerbitzuak ematen: ez dago jende pilaketarik, eta horrek gauzak errazten ditu. Zerbitzu guztietan jende gehien hartzen ari dena, beharbada, igerileku handia izango da, baina kirol teknikariaren esanetan, deitzen duten guztiek lortzen dute hitzordua, ordu batean ez bada, bestean”.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.