Arrano arrantzalea Oria Behean, Usurbil eta Orio artean; bizitoki egokia aurkitu du bertan eta azkeneko urteotan neguz negu errepikatzen ari da

Arrano arrantzalea2Arrano arrantzalea arrantzatu berria duen korrokoi bat jaten, Oria behean, 2020ko martxoan (Arg.: Xabier Saralegi)

Usurbilgo Txoriak blogean (Usurbil eta Orio Beheko txoriak) martxoan post berri bat kaleratu zen, hain zuzen, arrano arrantzaleari (pandion haliaetus) buruzkoa. Bertan jartzen duenaren arabera, Euskal Herriko zenbait itsas adarretan eta urtegitan pase garaian arrano arrantzaleak (pandion haliaetus) ikusten badira ere, horietako gutxi batzuk baino ez dira geratzen negua gurean igarotzera; Lapurdin ale pare bat, Zuberoan ale bat, Bizkaian ale pare bat, eta Gipuzkoan ale bat.

Gipuzkoakoa Aginagako Saria eta Orioko Motondo artean ibiltzen da: “Modu naturalean etorri zen duela hiru urte Oria Behera lehengo aldiz, inolako artifiziorik gabe. Oria Behean, Usurbil eta Orio artean, bizitoki egokia aurkitu du, eta neguz negu errepikatzen ari da azkeneko urteotan. Saria eta Motondo artean lasaitasuna eta arrantza ugari aurkitu du; gaur egun, Euskal Herriko itsas adarretan betetzen ez diren bi baldintza, Oriako tartetxo honetan salbu. Hori dela eta, Oriako arrano arrantzalea babestu nahi badugu, eta datozen urteotan itzultzea nahi badugu, bi baldintza horiek betetzen jarraitu beharra dago”.

Bizkaiko negutarrak, Urdaibaiko itsasadarrean igarotzen dute negua, Euskal Herrian espeziea berriro sartzeko proiektu baten barruan askatutako aleak dira.

Arrano arrantzalea1Arrano arrantzalea, Motondon, 2018ko abenduan (Arg.: Koldo Lizundia)

 

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.