Oiardo Kiroldegiaren gimnasioa ekainaren 8an zabaldu dute eta igerilekua ekainaren 15ean zabalduko dute

Oiardo kiroldegia

Astelehenetik aurrera (ekainak 8) koronabirusak eragindako egoera nabarmen aldatzen hasi da. “Deseskalatze” prozeseko 3. fasean sartu gara. Eusko Jaurlaritzak etapa berri honetan ainbat aldaketa iragarri berri ditu. Aldaketa horiekin batera, Usurbilgo Udalak ere “deseskalatze” plan propioa onartu eta martxan jartzen ari da. Zerbitzu eta gune guzti hauek ezingo dira baliatu ohiko moduan; beharrezko segurtasun neurriak beteta baizik: “Itzulera mailakatua izango da gainera, segurtasun neurriak tarteko, zerbitzuak ezin izango baitira bere osotasunean eman, behin-behinean. Zita hartu beharko da, derrigorrez, guztietan, eta segurtasun protokoloak errespetatzeko”.

Oiardo Kiroldegia

Astelehenen honetan berriz, Oiardo Kiroldegiaren txanda izan da; gimnasioa ekainaren 8an zabaldu dute eta igerilekua ekainaren 15ean. Honako segurtasun neurriak bermatzeko, desinfekzio protokolo bat landu du Udalak:

  • Egunero lau aldiz desinfektatuko dute langileek Kiroldegia.
  • Erabiltzaileei ere laguntza eskatzen diete; norberak erabilitako espazioa desinfektatzea.
  • Bai gimnasioa eta igerilekua era mugatuan baliatu ahalko da. Horretarako zenbait baldintza ezartzea erabaki dute. Hortik aurrera, astez asteko balorazioa egingo du Udalak.

Diru itzulketa

Oiardoko Kiroldegia ia hiru hilabetez itxia egon denez Udalak erabiltzen ez den udal zerbitzuengatik ez du kobratuko. Datozen asteetan hasiko dira zerbitzua etenda egon den epeari dagokion diru kopurua itzultzen (martxoak 14-ekainak 15 tartea erreferentziatzat hartuta). Ikastaro eta abonuei dagokienean, kiroldegia itxita egon den denbora tartearen aldiarekiko proportzioa itzuliko da. Udalak prozesu konplexu samarra izango dela aurreikusi arren, ahalik eta epe laburrenean egin nahi ditu diru itzulketak.

Oiardo kiroldegiaren “deseskalatzea”

Ordutegia

  • Astelehenetik ostiralera: 7:00-12:30 / 14:30-22:00.
  • Larunbatetan: 8:00-13:30/15:30-21:00 (larunbatetan ordubete lehenago ireki eta eguerdian itxiko dute garbiketa lana egiteko).
  • Igandeetan: 09:00-13:00.

Baldintza orokorrak

  • Txanda batzuk 65 urtetik gorako herritarrentzat, haurdun egon edo arrisku taldeetako kideentzat gordeko dira.
  • Abuztuan ez da itxiko Kiroldegia.
  • Udako hilabeteetarako gazte zein helduentzako ikastaro eskaintza handitzea aztertzen ari dira.
  • Kiroldegirako txanda aurrez eskatu beharko da 943 372 498 telefono zenbakian.
  • Txandak gehienez ordubetekoak izango dira. Tarte horretan, sartu, erabili eta atera beharko da.
  • Txanda bakoitzean ilara egin beharko da Kiroldegian eta Kiroldegiko langileek adierazitakoan sartu.
  • Ostegunetan eskatu ahalko dira hurrengo asterako txandak.

Ekainaren 8tik aurrera

Kiroldegiko gimnasioaren irekiera:

  • Ekainaren 4tik aurrera hartu ahalko da hitzordua.
  • Gehienez orduko 35 erabiltzaile. Gimnasioko gelan eta eskubaloiko pistan jarriko dituzte makinak.
  • Eguneko txanda bat eskatu ahalko da.
  • Ezingo dira aldagelak erabili: kirol jarduera egiteko arropa jantzita joan beharko dira erabiltzaileak eta nork bere toaila eraman beharko du (eramaten ez dutenek, ezingo dute sartu).
  • Gehienez 45 minutuz baliatu ahalko da gimnasioa. Gero, erabilitako makina desinfektatu eta arrapalatik irten beharko da.

Ekainaren 15etik aurrera

Kiroldegiko igerilekuaren irekiera:

  • Aldagelak erabili ahalko dira.
  • Igerileku handiko txandak: kale bakoitzeko igerilari bat. Igerian egiteko 45 minutu eta dutxatzeko gehienez 15 minutu.
  • Igerileku txikiko txandak: bitan banatuko da igerilekua, zati bakoitzean erabiltzaile bat; familiek eta kolektibo berezientzat soilik (igerian ikasten ari direnak adibidez); ordu eta laurdeneko txandak (45 minutu erabiltzeko, 30 minutu aldatzeko, tartean ume txikiek denbora gehiago izan dezaten); aldagela mistoko komun egokituetan dutxatu beharko dute, baliabideak egokituko dituzte familiak erosoago aldatzeko; aldagelak erabili ostean, espazioa desinfektatu beharko dute.
  • Erreserbak: igerileku handian astean gehienez hiru aldiz; igerileku txikian, astean gehienez bi aldiz.

Kultur guneen “deseskalatzea”

Ekainaren 1az geroztik:

POTXOENEA

  • Harrera zerbitzua martxan, aurrez hitzordua eskatuta: itzultzailea@usurbil.eus / 943 371 999.
  • Bilerak %30eko edukierara mugatuak: sotoan 9 lagun, l. solairuko proiektore gelan 7 lagun eta 4 lagun gela txikian, 15 lagun Urdintxo gelan. Giltzak goizeko harrera ordutegian hartu beharko dira. Erabiltzaileei protokoloa helaraziko zaie eta desinfektatzeko produktuak eskura izango dituzte.

SUTEGI

Liburutegia:

  • Maileguak: liburuak kanpoko buzoira itzuli, 14 egun pasako dituzte berrogeialdian.
  • Liburuak hartzeko ordutegia: 10:00-18:30. Bideotatik: 943 360 692 / 688 625 477 (Whatsapp) / biblioteka@usurbil.eus
  • Liburuen kontsulta, online katalogoan: katalogoak.euskadi.eus / liburubila.euskadi.eus
  • Eraikinaren atarian jarriko dituzte mahaiak, mostradore gisa.

Auditorioa eta erakusketa gela:

  • Hitzordua bide hauetatik eskatu: itzultzailea@usurbil.eus / 943 371 999.
  • Edukiera %30era mugatua: 20 lagun erakusketa gelan, 50 lagun auditorioan.

AUZOETAKO LOKALAK

  • 14-65 urte arteko herritarrentzat mugatua.
  • Gehienez 15 laguneko taldeak.
  • Bertara joan baino lehen aurrez eskaera egin: lokala zertarako erabili zehaztu eta segurtasun protokoloa adosteko. Hitzordua bideotatik eskatu: zerbitzuak@usurbil.eus / 943 371 951.

HARANEKO LOKALAK

  • Bi erabilera posible: futbol taldearen kasuan biltegiaren txukunketetarako soilik. Musika taldeen entsegu lokaletan, lokal bakoitzean talde bat.
  • Ordutegiak adostuta modu koordinatuan erabili beharko dituzte.
  • Kanpoko ateak beti itxita egon beharko du.
  • Hitzordua bideotatik eskatu: 943 372 498 / kirola@usurbil.eus

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.