Zumarte Musika Eskolak, ‘Zumarte Rock Sessions’ bideoklip sorta osatu du. Pasa den astean, astero kanta bat plazaratuko zutela iragarri zuten eta Elektric Kids talde gaztea izan zen lehena. Orain berriz, bigarrengo biodeklipa kaleratu dute, TxikiRock talde gaztearena. Zea Maysen Negua joan da ta kanta moldatu dute. Taldearen gida lanetan, Ixak Arruti musikari usurbildarra aritu da.
TxikiRock taldeko kideak
- Gitarra eta ahotsa: Nora Pagola eta Malen Goiatxe.
- Gitarrak: Olatz Pikabea, Katixa Garitaonaindia eta Nora Gonzalez.
- Bateria-joleak: Markel Aizpurua.