Maiatzaren 11n Potxoenean egin zen Jai Batzordearen bilera. (Arg.: Usurbilgo Udala)
Usurbilgo Jai Batzordeak maiatzaren 11n egindako bileraren ostean, Santixabel jaiak ospatuko direla baieztatu zuen, baina beste formatu eta ezaugarri batzuekin ospatuko dira. Hurrengo bileretan osasun krisira egokitutako Santixabel jaietako eredua zehazten joango direla iragarri zuen jai batzordeak. Osasun irizpideak errespetatuz kultur eskaintza bermatzea izango da aurtengo festen helburua.
Usurbilgo Jai Batzordeak deialdia irekitzea erabaki du, herritar gehiagoren laguntza eta ekarpenak bilatzeko asmoz. Bilera gaur, maiatzak 25 (astelehena) egingo da, Udarregi ikastolaren eraikin gorrian, erdiko aretoan, arratsaldeko 18:00etan.
Eusko Jaurlaritzak, ekainaren 1etik aurrera uda parteko kultur ekitaldiak antolatu ahal izatea proposatu du, baina ospakizunok egin ala ez erabakitzea, tokian tokiko antolatzaile eta udalen esku egongo da.