Usurbilgo Udalak jakinarazi du, maiatzaren 25etik aurrera (astelehena) taxibus zerbitzua berriz martxan jarriko dela. Modu berezian egingo da, segurtasun eta babes neurriak jarraituta.
Babes neurriak
- Adin muga ezarri dute erabiltzaileentzat: 65 urtetik gorako herritarrentzako soilik izango da zerbitzua. Bakarrik moldatuko ez balira, laguntzaile gazteago batekin joan ahal izango lukete.
- Ez da ordutegirik izango, ez ohiko ibilbiderik: zerbitzu pertsonalizatua emango zaie erabiltzaileei. Horretarako, aurrez deitu beharko du erabiltzaileak taxibuseko telefonora: 630 643 596.
- Lan kargak ahalbidetzen duen heinean, horrela emango dute zerbitzua, behin-behinean.