Uztailaren 12rako deituak dauden hauteskundeetarako posta bidez bozkatzeko eskaera egiteko epea zabalik

Iñigo Urkullu

Eusko Jaurlaritzako lehendakariak, Iñigo Urkulluk, uztailaren 12rako (igandea) Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak deitu ditu. Uztailaren 12an hauteskundeak deitzeko hiru arrazoiak azaldu zituen Iñigo Urkullu lehendakariak astelehenean egin zuen agerraldian: osasun-arlokoa, izaera juridiko eta legalekoa eta parte-hartzea bermatzekoa. 2020ko maiatzaren 19an, argitaratu da Dekretua: “Hauteskundeen deialdiak pandemia eta egoera santiarioa ebaluatzeko konpromiso publikoa hartzen du. Uztailak berme guztiak ditu. Gainera, osasun-larrialdia eragin zuten baldintzak berriro gertatuko balira, urriaren 25a baino lehen beste aukera bat izango genuke “. Dagoeneko martxan da EAE-ko Legebiltzarra berritzeko bozketa egun horri begirako prestaketa lanen prozesua.

Posta bidez bozkatzeko epea zabalik

Posta bidezko botoaUztailaren 12rako deituak dauden EAE-ko hauteskundeetarako posta bidez bozkatzeko eskaera egiteko epea zabalik dago, Correoseko bulegora joanda bideratu daiteke. Koronabirusaren eraginez une honetan bizi den egoera dela-eta, herritarrek bozkatzeko bide hau lehenestea nahi dute agintariek.

Eskaria norberak egin behar du, gaixo ez bada behintzat. Kasu honetan, eta beharrezko baimendutako ziurtagiriarekin bere izenean beste pertsona batek egin ahalko du eskaera.

Egutegia

  • Maiatzak 19, asteartea: hauteskundeen deialdi ofiziala.
  • Maiatzak 19-uztailak 5: posta bidez bozkatzea eskatzeko aukera Correoseko bulegoan (atzerrian modu iraunkorrean bizi direnek ekainaren 13ra arte).
  • Maiatzaren 27ra arte: alderdiek hautagaiak aurkezteko epea.
  • Ekainak 1, astelehena: hautagaien baieztapen ofiziala.
  • Ekainak 13-17: bozketarako mahaiak osatuko dituzten lehendakari, bokal eta ordezkoak hautatzeko Udaletako zozketak.
  • Ekainak 14-20: bozketa mahaietarako hautaturiko herritarrei jakinarazpenak.
  • Ekainak 26-uztailak 10: hauteskunde kanpaina.
  • Uztailak 11, larunbata: hausnarketa eguna.
  • Uztailak 12, igandea: hauteskunde eguna.
  • Abuztuaren 1a baino lehen: hautetsien izendapena.

Informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.