Arg.: Karkara
Pasa den igandean “Erraustegiak ere hil egiten du” lelopean, erraustegiaren aurkako giza katea egin zen Orion, iluntzeko 20:45tan, hori bai, konfinamenduko arauak errespetatuz (parte hartzaileen arteko bi metroko tartea errespetatu zen). Herritarren osasunaren alde mobilizatu ziren oriotarrak.
Arg.: Karkara
Elastiko zuria jantzita kirola egitera ateratzeko eskatu zieten herritarrei: “20:45ean elkartuko gara moila eta zubi inguruan atseden hartuz, protesta egiteko”. Oriotar ugari gerturatu ziren bertara. Sirena hotsak markatuko zuen giza katearen hasiera eta bukaera, 5 minutukoa izan zelarik. Sirena hotsaren ondoren, bakoitzak bere bidetik jarraitu zuen.
Informazio gehiago
- karkara.eus
- Karkara: bideoa