Alarma egoerak iraun bitartean, maiatzaren 21etik aurrera 6 urtetik gorakoek maskara erabili beharko dute

Koronabirusa

Espainiako Gobernuak leku publikoetan maskaren erabilera arautuko duen agindua argitaratu du. Ostegun honetan (maiatzak 21) indarrean jarriko da, eta 6 urtetik gorako pertsonei eragingo die. Orain arte, garraio publikoan zen soilik derrigorrezkoa. Gaur argitaratu den aginduan Espainiako Gobernuak argudiatu du Osasunaren Mundu Erakundeak eskatu duela murriztu egin behar dela koronabirusa kutsatzeko arriskua ahalik eta gehien leku itxietan eta jendea pilatzen den tokietan. Alarma egoerak iraun bitartean erabili beharko dira. 

Non erabili behar da maskara?

  1. Erabilera publikoa duten espazio itxi guztietan.
  2. Aire zabalean izango da derrigorrezkoa maskara jartzea, bi metroko segurtasun tartea gorde ezin den tokietan.
  3. Arnasa hartzeko arazoak dituztenak salbuetsita daude, baita beren osasun egoeragatik edo mendekotasunen bat dutelako maskaren erabilerak kalte egin diezaiekeen pertsonak ere.
  4. 3 eta 5 urte bitarteko haurrentzat, beharrezkoa ez, gomendagarria izango da, arau horren arabera.

Nolako maskarak behar dira?

Maskara higienikoak edo terapeutikoak izan beharko dute ahal izanez gero, eta ahoa eta sudurra estali beharko dute.

Zenbait ekintza burutzeko ez da derrizgorrezkoa

Espainiako Gobernuaren aginduak dio maskara janztea ez dela derrigorrezkoa izango zenbait ekintza burutzeko, euren izaeragatik; esate baterako, jateko eta edateko kendu ahal izango da.

Maskarak, segurtasun distantzia eta eskuak garbitu

Espainiako Gobernuak adierazi du frogatuta dagoela maskarek gaitzaren hedapena saihesteko gaitasuna dutela. Arauak zehazten du, maskara jarrita izanagatik, Koronabirusaren hedatzea eragozten duten gainontzeko osasun neurriak baliatzen jarraitu behar dela: segurtasun distantzia mantentzea eta eskuak garbitzea, besteak beste.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.