Maiatzaren 24an Sagardo Egunaren XXXIX. edizioa ospatzekoa zen baina koronabirusaren ondorioz, aurtengoan ez da ospatuko. Eguna bera beste modu batean ospatzeko ideiak zabaltzen hasi dira ordea. Sagardoari eta sagardo ekoizleei gorazarre egiteko maiatzaren 24an bertan sagardo botilarekin txotx egitera animatu dituzte herritarrak eta ondoren, sare sozialetan argazki edo bideoak zabaltzera animatu ere #sagardoeguna eta #UsurbilgoSagardoEguna traolak erabiliz.
Balkoiak edertzeko plastiko zatiak
Igandea iritsi bitartean beste proposamen bat iritsi da Usurbilgo Sagardo Egunaren Lagunak elkartetik. Kaleak girotzeko asmoarekin, etxeko balkoiak edertzeko proposamena hain zuzen ere. Ostiralean eta larunbatean banatuko dira balkoiak edertzeko plastiko zatiak.
Nola eta non eskuratu?
- Usurbilgo Sagardo Egunaren Lagunak elkarteak Artzabalen duen egoitzatik pasa behar da plastiko zatia jasotzera (Guria tabernaren ondoan dagoen bulegoan).
- Maiatzak 22 ostirala: 18:00-20:00.
- Maiatzak 23 larunbata: 11:00-13:00.