Usurbilgo Udalak ezohiko amonio kontzentrazioa topatu du Zubietako Arkaitz errekako uretan

Arkaitz erreka planoaUsurbilgo Udalak, atzo arratsaldean  jakinarazi zuen, pasa den asteburuan Zubietako Arkaitz errekako uretako analisietan ezohiko amonio kontzentrazioa topatu duela. Gogoratu Arkaitz errekako urak Zubietako erraustegitik pasatzen direla eta pasa den asteburuan ehundaka arrain eta aingira hilik topatu zituztela bertako bizilagunek.

62 mg/l amonio

Udalak ur zein hildako arrainen laginak hartu eta laborategira bidali zituen, eta uren emaitzak iritsi dira: inguruko erreketan, 1mg/l amonio izan ohi da kontzentrazio ohikoa, eta, igandean, 62 mg/l amonio neurtu ziren. Arrainen azterketaren emaitzak jakiteko egun gehiago beharko direla jakinarazi du Udalak.

20200514 Usurbilgo Udala amonioaUsurbilgo Udala

“Amonio isuria kamio batetik”

GHK-k ere jakinarazi du erraustegiaren eremutik isuritakoa amonioa dela Arkaitz errekako ehunka arrain hiltzea eragin zuena. Jose Ignacio Asensio Gipuzkoako Ingurumen diputatuak arrainak hilda agertu zirenean, hasieratik esan zuen erraustegiak ez zuela gertaera horrekin inolako harremanik. Ba Azkenean bai. GHK-k erraustegia kudeatzen duen Ekondakin enpresari zigor espedientea zabaldu dio.  Hainbat hedabidetan agertutakoaren arabera, erraustegitik kanpoko kamioi bat maiatzaren 7an deskarga egiten ari zenean amonio isuria gertatu zen. Zubietako bizilagunek maiatzaren 9an topatu zituzten hilda arraiak eta aingirak, bi egun geroago.

Ikerketapean egon arren, GHK-k Zubieta gaineko azpiegituren urak kudeatzeko sistema itxiak eta propioak direla esaten jarraitzen du. Euri-uren deposituak soilik isurtzen dituela, euri-urak.

Adierazpenak

  • Agurtzane Solaberrieta, Usurbilgo Alkatea: “Ez genbiltzan oker, Asensio jauna: Arkaitzerrekako kutsadura errauste-plantak eragin du. Eta orain zer? Ze neurri zuzentzaile hartuko dituzue berriz ez errepikatzeko? Zeintzuk dira kontrol-mekanismoak? Nork babestuko gaitu? Erantzunak behar ditugu: gardentasuna”.
  • Green Peace Euskadi: Harrigarria nola isuria gertatu eta berehala GHK-k Zubietako erraustegikoa izatea ezinezkoa zela erranez agertu zen, eta egun gutxiren ondotik aurkakoa adierazi behar izatea. Eta orain zer? Oraindik sinetsi behar dugu erraustegia segurua dela eta gipuzkoarrentzat aukera hoberena?”
  • Aire Garbiak Bira Nazan: Jose Ignacio Asensiok, Gipuzkoako Ingurumen diputatuak, hasieratik esan zuen erraustegiak Zubietako Arkaitz errekako gertaerakin inolako harremanik ez zuela esan zuen. Atzo, Euskadi Irratian errekako uraren analisian amonioa topatu dutela esan du. To! Zubietako erraustegia kudeatzen duen Ekondakin enpresari zigor espedientea irekiko diotela eta listo? Gertatu denaren informazioa publikoki egitea eskatzen dugu! Ez gaude lasai! Ofizialki ez da erraustegia martxan jarri eta dagoeneko kutsatzen hasi dira”.
  • Axier Lopez: Kriston lasaitasuna ematen du jakiteak, lanean hasi aurretik ere, kutsatzen eta izakiak hiltzen hasi dela. Eta Ingurumen diputatuak aurrena dena ukatu zuela“.
  • Gorka Bereziartua: Ezer ez da onartzeko modukoa kontu honetan: amoniakoa isurtzea, Gipuzkoako Ingurumen diputatu Jose Ignacio Asensiok gezurra esatea… ez da onartzekoa erraustegia bera“.
  • Ipar Haizea: Modu honetan, baieztatzen da Zubietako erraustegi ingurutik zetorren isuriak hil zituela arrainak”

Galderak

  • Nola dakite maiatzaren 7an gertatu zela isuria?
  • Zer neurri hartu ziren? Ez dago larrialdi planarik horrelako kasuetarako?
  • Erraustegiko instalazio guztia bideo kameraz josia dago, isuriaren grabazioa egongo da ezta? Zergatik ez dute erakusten?
  • Zergatik Jose Ignacio Asensio Gipuzkoako Ingurumen diputatuak hain azkar esan zuen erraustegiak ez zuela zerikusirik? Oraindik ere hori esaten jarraitzen du. Kamioa izan bada kutsadura eragin duena eta kamioa erraustegiko instalazioen barruan bazegoen, hori, erraustegiko eremua da, beraz, kutsadura erraustegitik etorri da. Zer izkutatu nahi dute?
  • Zergatik ez daude publiko uraren analisien datuak erraustegia “martxan” dagoenetik?
  • Usurbilgo Udalak Arkaitz errekako uraren analisien datuak publiko egin ditu, zergatik ez GHK-k?
  • Zergatik ez dago gardetansunik?

Informazio gehiago

One thought on “Usurbilgo Udalak ezohiko amonio kontzentrazioa topatu du Zubietako Arkaitz errekako uretan

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.