Laboaren uztaila 2019 (Arg.: @oxtape)
Herritar talde batek antolatuta, azken urteetan, uztaileko ostegunetan Laboaren Uztaila musika emanaldiak eskaini dira Mikel Laboa plazan. Aurten ordea, koronabirusak eragindako egoeraren ondorioz, antolatzaileek Laboaren Uztaila zikloa bertan behera geratzen dela jakinarazi dute: “Uztailean ez dakigu zer arau eta muga izango ditugun ekitaldiak aurrera eraman ahal izateko. Hori da ‘Laboaren Uztaila’ zikloa bertan behera uzteko arrazoia. Nahiz eta ekitaldi ia guztiak lotuak genituen, hurrengo urtean izan beharko du.
Laboaren Uztaileko emanaldi guztiak euskaraz izaten dira eta ekimen hau, egungo musika talde eta bakarlari euskaldunak ezagutarazteko eta Mikel Laboa omentzeko helburuarekin egiten da.