Duela bi hilabete solasaldi digitalen zikloa abiatu zuen Gure Eskuk. Gaur, maiatzak 14, bigarren edizioa martxan hasiko da. Ziklo honetan zaintza lanak, krisi ekonomikoa, teknologia, euskara eta klimaren inguruko gaiak landuko dituzte.
“Gelditu. Hausnartu. Erabaki” solasaldi digitalen zikloa abiarazi zuen Gure Eskuk joan den hilabetean. Maiatzaren 7ra arte luzatu zen zikloa; kultura, espazio publikoaren itxiera, gobernantza ereduaren krisia, elikadura eta kontsumoa, eta sistemaren krisia ahotan hartu zuten eremu anitzeko profesionalek. Saio hauen arrakasta ikusita, beste bost ataleko bigarren ziklo bat abiatuko du Gure Eskuk formatu berean: bi hizlari elkarren artean solastuko dira, ordu erdiz, eta dagokien gaiari buruz egiten duten egoeraren analisia eta euren ustez behar diren aldaketak eta hartu beharreko erabakiak partekatuko dituzte.
Gure Eskuren Youtubeko kanalak zuzenean eskaini zituen saio guztiok. Aurreko emanaldi guztiak kanal horretan daude ikusgai.
Egutegia
Maiatzak 14, osteguna
- 19:00 “Zaindu zaintzen gaituen hori”.
- Hizlariak: Itziar Ferrón, Villodas zahar-etxeko zaintzailea eta ELA-ko langile ordezkaria Karlos Ibarguren, doktorea eta Osakidetzako Emergentzietako Asistentziako medikua.
- Saioa zuzenean ikusteko: youtube.com
Maiatzak 19, asteartea
- 19:00 “Krisi ekonomikoa: lehengo lepotik burua”.
- Hizlariak: Ainhoa Etxaide, LAB sindikatu Feminismo arduraduna Joseba Barandiaran, ekonomialaria eta Euskal Ekonomisten Elkargoko kidea.
Maiatzak 21, osteguna
- 19:00 “Teknologia: askatasuna eta kontrola” (gaztelaniaz).
- Hizlariak: Eva Rodriguez de Luis, ingeniaria eta teknologia berrietan aditua, Xataka atariko editorea Gorka Julio, informatikari software-garatzailea, irakaslea eta Talaios Kooperatibako kidea.
Maiatzak 26, asteartea
- 19:00 “Euskara: etxealditik etorkizunera begira”.
- Hizlariak: Kike Amonarriz, soziolinguista eta Euskaltzaleon Topaguneko
- lehendakaria Mertxe Mugika, AEK-ko kidea eta koordinatzaile ohia.
Maiatzak 28, osteguna
- 19:00 “Klima eta natura: zirt edo zart egiteko unea”.
- Hizlariak: Ane Zabaleta, geologoa, zientzian doktore eta geodinamikan espezializatua; eta EHUko ikertzailea Unai Pascual, Ikerbasque Ikerlaria (BC3), irakaslea, eta bioaniztasunaren galera ikertzeko IPBES adituen taldeko kidea (NBE).