Maiatzaren 14tik aurrera, udaletxea zein gizarte zerbitzuak herritarrak aurrez aurre hartzen hasiko da zita bidez

Udala harrera maiatza
Arg.: Usurbilgo Udala

Usurbilgo Udalak jakinarazi du maiatzaren 14an (osteguna), udaletxea zein gizarte zerbitzuak herritarrak aurrez aurre hartzen hasiko dela, zita bidez. Horretarako herritarrek udalera joan aurretik telefonoz deitu beharko dute, zer tramite mota egin behar duten zehaztu eta ordua hartzeko. Udaleko langileek baloratuko dute ea beharrezkoa den udalera joatea edo Internetez edo telematikoki egiteko modukoa ote den. Modu horretara, jende pilaketak saihestu nahi ditu udalak.

  • Kontsulta bakar bat egingo da txanda bakoitzean.
  • Gehienez, bi herritar sartu ahal izango dira batera (bietako batek laguntza beharko balu, hirugarren batek sartu ahal izango luke).
  • Zitarik hartzen ez duenari ez zaio bermatuko arreta jasoko duenik.

Segurtasun neurriak

Segurtasun neurrien garrantzia nabarmendu du udalak, eta harrerako langileek emandako irizpideak jarraitzea derrigorrezkoa izango da:

  • Zenbait tramite udaletxe kanpoan eginda konpondu daitezke (dokumentu baten bila doazenen kasuan, esaterako). Horretarako kaxa bat jarriko dute, dokumentuak hor utzi eta herritarrek har ditzaten, distantziak mantenduz.
  • Eraikin barruan ere hartuko dituzte herritarrak. Langileen mahaiak babestu eta distantzia mantentzeko pantailak jarri dituzte.
  • Ahal dela, nork bere maskara eramateko eskatu dute; ezin denean, langileek emango diote, eta eskuak garbitu beharko dituzte sartu aurretik.
  • Kontsulta bat amaitzen den aldiro, herritarra egon den aulkia desinfektatuko du udal-langileak, hurrengoa sartu aurretik.

Horrez gain, aurrerantzean, udaletxe barruko jende mugimendua murrizte aldera, ate desberdinetatik sartuko dira eraikinera udal-langileak eta herritarrak:

  • Langileak, Joxe Martin Sagardia plazatik sartuko dira.
  • Herritarrak, Irutasun kaletik (Txalakaren aldetik).

Eskudirutan ezingo da ordainketarik egin

Udalaren esanetan, zenbait herritarrek zergak eskudirutan ordaintzen dute, eta kutsatze-arriskua gutxitze aldera, ez da aukera hori emango hemendik aurrera. Zergekin lotutako tramiteren bat egin nahi dutela esanez deitzen duten herritarrei zergak ordaintzeko bi modu eskainiko zaizkie:

  • Udal-langileak ordainagiria eman eta bankura joatea.
  • Posta elektronikoz egitea: kontu-hartzailetzatik kode bat bidaliko zaie hala nahi duten herritarrei, eta kode hori baliatu ahal izango dute bai bankura joateko edo Internet bidez ordaintzeko.

Kontu-hartzailetzatik zergak helbideratzeko gomendioa egin dute: zergak baimendutako epealdiaren azken egunean kobratu ohi dituzte.

Informazio gehiago

 

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.