GuraSOS elkarteak Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketak egindako zenbait adierazpen gezurtatu ditu

Aingira-Arkaitzerreka-Xingola

Marrazkia: @XingolaUsurbil

Pasa den larunbatean (maiatzak 9) Zubietako Arkaitz errekan (Donostiako erraustegiaren azpiko errekan) aingira eta arrain ugari hilda agertu ziren eta baliteke isuri toxiko bat izatea eragilea. Errauste planta kudeatzen duen erakundea da GHK, eta urrengo egunean plazaratutako prentsa oharrean, ukatu egiten zuen errekara isurketarik egin izana. GHKaren arabera, erraustegian erabiltzen den uraren zirkuitua itxita dago, eta erreketara soilik euri ura isurtzen da. Auzia argitzea URA agentziari dagokiola gaineratu du.

GuraSOS elkartea kritiko

GuraSOSGHK-k egindako adierazpenekin kritiko agertu da GuraSOS elkartea. GHK-ri leporatu dio gertakari dagokionez dituen erantzukizunen itzurian ari dela, eta azpimarratu du une honetan baimenik gabe –eta ondorioz kontrolik gabe– ari dela funtzionatzen. GuraSOSek gezurtatu egin du erraustegiak errekara isuri toxikoak jaurtikitzea aurreikusten ez duenik, GHK-ren oharrean ulertzera ematen denaren kontrara: “Erraustegiak posible du plantatik kanpora isurketak egitea, deposituaren mantenuak hala eskatuz gero. Gertakaria argitzeko eginkizuna URA agentziaren eskuetan egoteak ez du bermerik eskaintzen zoritxarrez. Independentziaz zuzendutako egitura teknikoak izan behar zirenak zuzendaritza politikoa duen administrazio baten zati besterik ez dira. URAren zuzendaritza Ernesto Martinez De Cabredoren eskuetan dago, zeina Zuribar SL enpresako presidente den; enpresa horrek aholkularia Ignacio Barinaga Eguia da, Verter Recycling 2012 enpresako nagusia”.

GHK-k adierazi duenez, URA agentziak isurien arduraduna nor den argituko du, aurretiaz antzerako gertakariak jazo izan direnean egin izan duen eran. Adierazpen horrekin iritzi publikoak ezagutu ez dituen gertakariak jazo izan direla ondorioztatu daiteke GuraSOSen arabera: “Baieztapena arraroa da, kontuan hartuta Josu Perea URAko teknikariak azken hamar urteetan horrelakorik gertatu ez dela azaldu duela Euskadi Irratian egindako elkarrizketa batean”.

Nork agintzen du Uraren Euskal Agentzian?

ura logoaURAren funtzionarioak lekuan bertan azaldu omen ziren laginak hartzera, hala adierazi zuen igandean Euskadi Irratiako Amarauna saioan agentzia horren Jabari Publikoa Kudeatzeko zuzendaria den Josu Pereak. Laginak hartzeaz gain bestelako zantzuak ere lekuan bertan aztertu eta errekan goraxeago joanda dagoen errauste planta ere ikuskatu omen zuten. Laginen azterketaren emaitzak jakiteko aste bete edo bi beharko direla, argitu zuen Josu Pereak.

Argia astekariak kaleratutakoaren arabera, gertakizun horien haritik, GuraSOS elkarteak herritarrari ikerketari mesfidati egiratzeko moduko pista bat aurreratu du geroztik, hedabideei zabaldutako ohar batean: URA agentziaren zuzendaria da Ernesto Martinez de Cabredo, GuraSOSek salatu duenez Zuribar SL enpresako presidente dena, enpresa honen aholkularietako bat delarik Ignacio Barinaga Eguia, Verter Recycling 2012 enpresako nagusia. Martinez de Cabredo urte luzez eraikuntzaz gain kontrata publikoetan hain ezaguna den Amenabar konpainiaren kudeatzaile izana omen da.

Testuinguru honetan Argia astekariak Uraren Euskal Agentzian nork agintzen duten kaleratu du: “URA agentziaren organigraman Josu Perea Arandiaren gainetik Ernesto Martinez de Cabredo Zuzendari Nagusia dagoen moduan, honen gainetik ere egon behar zuen norbaitek… eta badago”.

URA Ur Agentziaren Administrazio Kontseilua:

ura

  • Presidentea: Iñaki Arriola López, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburua
  • Kideak:

– Elena Moreno Zaldibar (Ingurumen sailburuordea)

– Juan Miguel Bilbao Garai (Ogasuneko eta Finantza Politikako sailburuordea)

– Elena Unzueta (Bizkaiko Foru Aldundiko Iraunkortasuna eta Ingurune

– Naturala Zaintzeko Saileko foru diputatua)

– José Antonio Galera Carrillo (Arabako Foru Aldundiko Ingurumen eta              Hirigintza Saileko foru diputatua)

– José Ignacio Asensio (Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko eta Obra hidraulikoen Saileko foru diputatua)

Felix Olaetxearen testigantza Euskadi Irratian

Usurbilen bizi da Felix Olaetxea eta sarritan egiten du, etxetik irtenda, Zubietarainoko buelta. Arkaitz errekara ere iritsi ohi da pasieran. Larunbatean zur eta lur geratu zen errekara gerturatu ahala: “Arrain txiki batzuk hilda ikusi genituen beheko aldean. Errekan gora segi genuen eta ehunka angila ikusi genituen hilda. Berehala deitu genuen 112ra abixua emateko”. Olaetxeak kontatu du jende gehiago ere bazela inguruan gurasoak umeekin ere bai. Eta amorrazio sentimendua sumatu zuela bertan zeudenen artean.

Irratsaioa entzuteko: eitb.eus/ehunka-arrain-hilda-arkaitzerrekan-zubietako-erraustegiaren-behealdean

Informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.