Astelehenean Potxoenean egin zen Usurbilgo Jai Batzordearen bilera. Arg.: Usurbilgo Udala)
Usurbilgo Jai Batzordeak atzo egindako bileraren ostean, Santixabel jaiak ospatuko direla baieztatu du baina beste formatu eta ezaugarri batzuekin. Atzokoa koronabirusa hasi zenetik Jai Batzordeak egiten zuen lehen bilera izan zen. Hurrengo bileretan osasun krisira egokitutako Santixabel jaietako eredua zehaztuko dutela adierazi dute jai batzordetik.
Eusko Jaurlaritzak, ekainaren 1etik aurrera uda parteko kultur ekitaldiak antolatu ahal izatea proposatu du, baina ospakizunok egin ala ez erabakitzea, tokian tokiko antolatzaile eta udalen esku utzi du. Bilera hauetara talde bakoitzetik ordezkari bat joan beharko du, jende gutxiago elkartzeko eta behar diren segurtasun neurriak bermatzeko.
- Maiatzak 13, asteazkena: Kultur eragileen bilera, Potxoenean (goiko solairuan), 18:00etan.
- Maiatzak 14, osteguna: Kultur eragileen bilera, Potxoenean (goiko solairuan), 18:00etan.
-
Maiatzak 15, ostirala: Auzoetako jai batzordeen bilera, Potxoenean (goiko solairuan), 18:00etan.