Aingira eta arrai ugari hilda agertu dira Zubietako erraustegi azpiko Arkaitz errekan

770px-71629untitled-2

Zubietako Arkaitz errekan (Donostiako erraustegiaren azpiko errekan) aingira eta arrain ugari hilda agertu dira larunbat honetan (maiatzak 9). Inguru horretan bat egiten dute Arkaitz eta Lizardi errekek eta bien urak Oria ibaira doaz gero. Oraindik ez dago garbi zerk eragin duen baina ez da baztertu isuri toxikoren bat gertatu izana. Zubietako erraustegia “froga” fasean dagoen arren, egunean 200 tona hondakin erretzen ari direla adierazi zuen Jose Ignacio Asensio Gipuzkoako Ingurumen Diputatuak, eta Espainiako Gobernuak Alarma Egoera amaitutzat joko duenean, berehala inauguratuko dutela.

Arkaitz erreka planoa


Zubietako Artzabaleta inguruko bizilagun batek topatu zituen: “Erraustegitik ehunka metro gutxira, lehen bistadizoan, 15 metrotan, 20 arrain hilda ikusi ditugu, baita 30 zentimetroko aingira bat ere. Gehiago dira ordea, hildako arrain eta aingirak. Larrialdi zerbitzuetara, 112 telefono zenbakira deitu dugu. Usurbilgo udaltzainak eta Ertzaintza bertaratu dira. Gertatutakoa iruditan jaso dute”.  Basozaina ere bertaratu zen. Eguerdian URA Uraren Euskal Agentzia bertan izan zen laginak hartzen. Errauste plantan ere izan ziren uraren agentziakoak, eta han ere laginak hartu zituzten.

Beste egunetan baina apar gehiago

Erraustegiaren Aurkako Mugimenduko kide batek hildako arrain batzuk eta uraren laginak hartu ditu, analitika egitea baztertu gabe: “Apar pixka bat izaten da erreketan, batzuetan naturala izaten da. Baina gaur besteetan baino apar gehiago zegoen”.

Euri ura

Josu Perea, URA Euskal Agentziako Jabari Publikoaren Kudeaketarako zuzendaria, gaur Euskadi Irratian azaldu duenez, errauste plantak errekara euri ura botatzeko baimena du, baina aurretik tratatu egin behar dituzte, “solidoak eta flotatzaileak kenduz”. Pereak gaineratu du lur zorua zikin baldin badago, euri urak kutsatuta joan daitezkeela errekara. Pereak azaldu du errekako laginak aztertuko dituztela, eta aste bat edo bitan horrek emandako datuen arabera irekiko dela ikerketa oso bat. Pereak ez du hipotesirik aurreratu nahi izan baina baieztatu du atzo errauste plantaren instalakuntzak ikuskatzen izan zirela. Gaur ere joan dira errekara uraren agentziakoak.

Agurtzane Solaberrieta, Usurbilgo Alkatea

Agurtzane SolaberrietaUsurbilgo Alkatea eta Ingurumen zinegotzia Zubietako Arkaitz errekan izan dira gaur goizean: “Atzo Zubietako bizilagunek egindako salaketari jarraiki, gaur Ingurumen zinegotzia eta biok ingurura bertaratu gara. Hauxe da oraintxe ikusi dugun panorama: aingira eta arrain txiki batzuk hilda eta aparra. Jakin badakigu atzo bai URAk bai basozainak laginak hartu zituztela eta eurekin harremanetan gaude. Donostiako Udalari eta GHKri bihar bertan isuria argitzeko eskatuko diegu. Usurbil aldeko errexkan, ur lagina eta topatutako arrain hilak hartu ditugu, kutsadura argitzeko asmoz”.

Arg.: Agurtzane Solaberrieta

Zubietako Herri Batzarra

Zubietako Herri Batzarra logoaZubietako Herri Batzarrak Arkaitz errekan gertatuakoren inguruan jarraipena egiten hasi dela jakinarazi du: “Zubietako Herri Batzarra gertakizun hau argitzeko harremanetan jarri da Donostiako eta Usurbilgo udalekin. Oso gertutik jarraituko dugu afera hau eta zerbait argitu bezain pronto jakinaraziko dizuegu”.

GHKren oharra

GHK Gipuzkoako Hondakinek Kontsortzioak, errauste planta kudeatzen duen erakundeak, ohar baten bidez gaur goizean (maiatzak 10) ukatu egin du isurketarik egin duenik, eta argudiatu du zirkuitu itxia dagoela errauste plantan erabiltzen den urarentzat. Esan du euri ura soilik isurtzen dela errekara, eta hori egiten dela jasotako urak gainezka egiten duenean. Auzia uraren agentziaren esku dagoela dio.

Erraustegiaren Aurkako Mugimedua

Erraustegiaren Aurkako Mugimenduko kide batek adierazi du nahikoa ziur dagoela isurketaren jatorria errauste plantan edo TMB plantan dagoela, han inguruan ez dagoelako beste jarduerarik. Are eta gehiago, bada han ondoan beste erreka bat, Lizardi, Arkaitz errekarekin Artzabaleta baserrian elkartzen dena, eta horretan ez da inongo arazorik izan. Bi errekak elkartu eta Oria ibaiara isurten dira bi urak.

Erraustegiaren Aurkako Mugimenduko kidearen arabera, edozer gauza izan liteke isurketaren jatorria: kamioi bat garbitzeko erabili den ura, hondakin organikoa kanpoan utzita atera dena edo bidoi bat edo edukiontzi bat erori ostean isuri eta errekan amaitu dena.

Lehen aldia gertatzen dela

GHK-k bere oharrean esan du aurretik horrelakoak gertatu direnean frogatu dela erruaste plantak ez duela zerikusirik izan. Berriak galdetuta ea errauste planta eraiki aurretik horrelakorik gertatu den, Pereak erantzun du berak ez duela gogoan eta Erraustegiaren Aurkako Mugimenduko kideak Berriari baieztatu dio aurretik ez dela horrelakorik inoiz izan inguru horretan.

Salaketa jartzeko prozesua martxan

Salaketa jartzeko, Eguzki, Greenpeace eta Ekologistak Martxan-ekin jarriko da harremanetan Erraustegiaren Aurkako Mugimendua.

Hamar galdera

Orain bi egun Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak hamar galdera zuzendu zizkien agintariei, erantzun zitzaten eskatuz.

10 galdera erraustegia

Informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.