Gehiengo sindikaletik (LAB, ELA, ESK, STEILAS, HIRU eta ETXALDE) gure leihoetan eta balkoietan Maiatzaren Leheneko ikurra jartzeko deia

M1Kartela

Ostiralean, maiatzak 1, Langileen Nazioarteko Eguna ospatzen da eta  Euskal Herri osorako deialdiak egin dira. LAB sindikatuak dagoeneko egitarau zabala antolatu du koronabirusak eragindako itxialdia egon arren.

Pasa den astean Garbiñe Aranburuk, LABeko idazkari nagusiak Maiatzaren Lehenean LABek egingo dituen ekimenen berri eman zuen Osasungintzako hainbat langilek lagunduta, oinarrizko zerbitzuetan lehen lerroan ari direnen lana aitortzeko: “Testuinguru berezian gauzatuko dugu aurten Maiatzaren Lehena, ezingo gara modu normalizatu batean mobilizatu, baina gure aldarriak oso presente izango dira, ‘Bizitza erdigunera, nuestro trabajo transforma el mundo’ leloarekin. Auto karabanak, streaming bidezko jarduerak eta balkoietako protestak egingo ditugu, besteak beste. Ez gara txaloetara mugatzen, gure konpromisoa sendoa da. Lan egiten jarraituko dugu langileen osasuna, bizitza eta lan baldintza duinak bermatzeko”.

M1Eskuorria

Egitaraua

  • 10:00 Mobilizazio ibiltariak eskualdez eskualde.
  • 11:30 Streaming bidezko emanaldiaren hasiera: youtube.com/labsindikatua/live
  • 11:35 “Hokoke” dokumentala.
  • 12:30 Ekitaldi nagusia:
    – Agur Internazionalista: Ulises Guliarte, Central de Trabajadores de Cubako idazkari nagusia
    – LABen mezua: Garbiñe Aranburu, LABeko idazkari nagusia.
  • 16:30 “Hotel explotación” documentala.
  • 17:30 Zaintzaren inguruko solasalida. Partehartzaileak: Maria Sarasola (Helduen egoitzetako erizaina), Josefina Roco Sanfilippo (Politilogoa, Unibertsitateko irakaslea, ekonomia feministan aditua eta Trabajadoras no Domesticadas-eko militantea) eta Eli Etxeberria (LABeko idazkari feminista). Moderatzailea: Aiora Imaz, LABeko Barne Komunikazioko arduraduna.
  • 18:20 “Shockaren doktrina” dokumentala.
  • 19:45 Mundua eraldatu duten langileei txaloak.

Ekimen bateratuak

  • HEGO EUSKAL HERRIA: Leiho eta balkoietan gehiengo sindikalak sustatutako ikurra jartzeko deia.
  • IPAR EUSKAL HERRIA: LABek, beste hainbat sindikatu eta eragilerekin, Maiatzaren Lehen bateratua. (ieh.lab.eus).

Maiatzaren Leheneko ikurra jartzeko deia

Aurreko urteetan bezala sindikatu bakoitzak Maiatzaren Lehenaren aurretik nahiz egunean bertan bere ekimen propioak antolatuko baditu ere, aurten irudi komun bat partekatuko dute euskal gehiengo sindikaleko sindikatu guztiek (LAB, ELA, ESK, STEILAS, HIRU eta ETXALDE), egungo salbuespen egoeran mezu komuna emateko. Guztiek deia egin dute etxeko leihoetan eta balkoietan Maiatzaren Leheneko ikurra jartzeko, langileon indarra eta aldarrikapena ikustaraztea.

LAB: “Koronabirusaren krisiak, eta aurretik bizi dugun krisi sistemikoak sindikalgintzaren erantzuna behar du. Egoera honetan, gehiengo sindikaletik (LAB, ELA, ESK, STEILAS, HIRU eta ETXALDE) deialdi bat egiten diogu langile klaseari: gure leihoetan eta balkoietan Maiatzaren Leheneko ikurra jartzeko deia; langileon indarra eta aldarrikapena ikustaraztea.

Maiatzaren Lehenaren eguna aldarrikatu eta ospatu nahi dugu, modu koloretsu batean. Kapitalak marraztu nahi digun etorkizun beltzaren aurrean, guk bizitza erdigunean jarriko duen etorkizuna marraztu nahi dugu, etorkizun koloretsu eta dinamikoa.

Irudi hau sindikatu bakoitzak argitaratzen dituen kartel digital, bideo eta abarretan presente egongo da. Horrekin batera, euskal gehiengo sindikalak dei egiten dien herritarrei aipatutako irudia nork bere balkoian edo leihoan jartzeko, izan inprimatuta, izan eskuz egina”.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.