Usurbilgo Herriko Artixtak mugimenduak “Sortuz, bakardadea isolatuz” herri ekimena martxan jarri zuen koronabirusak eragindako itxialdia dela-eta: “Itxialdiak isolamendura eraman ez gaitzan, sorkuntzak saretzearen bitartez usurbildarron arteko loturak indartzea helburu duen proiektua da”. Herri ekimen honetan parte hartu nahi dutenentzako izen ematea zabalik dago. Antolatzaileen esanetan bi ildo ditu dinamika honek:
- Sortzaileen ekoizpenari aterabidea emango dioten zuzeneko emanaldiak eskaintzea: kontzertuak, solasaldiak, tailerrak, ikastaroak…
- Norberak bere etxean sortutakoa partekatzea: esketx, bertso sorta, txiste, bideoklip…
Zuzeneko bat burutu nahi duenak Facebook eta Instagramen plataformetara edo usurbilgoartixtak@gmail.com helbidera idatzi behar du. Era berean ikus-entzunezko euskarririk sortuz gero, bide berdinetik bidali daiteke.
Aste honetako agenda
Ekitaldi guztiak arratsaldeko 19:00etan izango dira.
- Apirilak 27, astelehena: Romero aita-semeak.
- Apirilak 28, asteartea: TaPuntu.
- Apirilak 29, asteazkena: Itoitz Rodriguez.
- Apirilak 30, osteguna: Jon Etxabe.
- Maiatzak 1, ostirala: Lide eta Nora.
- Maiatzak 2, larunbata: Katta eta Manex.