Apiralaren 26tik aurrera umeek kalera irteteko aukera dute, baina zenbait baldintza betez. Espainiako Gobernua irizpideen arabera, egunean behin irten ahal izango dira kalera haurrak, kilometro baten bueltan eta ordubetez, 09:00etatik 21:00etara aritu ahal izango dira. Betiere, heldu batek lagunduta. Gainera, etxetik jolasak eraman ahal izango dituzte kalera. Hala ere, ezin izango dituzte jolas-parkeak erabili, besteak beste itxita daudelako. Bestalde, sukarra edo sintomarik duten haurrak, ezin dira kalera irten.
Kalera ateratzeko gomendioak
- Elkarrekin bizi diren hiru haur ere irten ahal izango dira kalera, heldu batek lagunduta.
- Denbora-mugak: Ibilaldiak ordubete iraungo du; 09:00etatik 21:00etara bitartean egin daiteke.
- Ibilaldia etxebizitzarekiko kilometro bateko erradioan egingo da, gehienez ere.
- Jostailuak atera daitezke, baina parkeak ezin dira erabili.
- Neurri hauek 14 urtetik beherakoei aplikatzen zaie.
- Landa-eremuetan, zelaira irten ahal izango dira, beste pertsonekiko distantzia errespetatuz.
- Auzo-komunitateetan, komunitate bakoitzak bere arauak ezarri behar ditu eremu komunak erabiltzeko.
- Ezin izango dira atera Covid-19 sintomekin edo berrogeialdian badaude.
- Ezin izango dite jostailurik edo isntalaziorik partekatu.
- Maskarak erabiltzea ez da nahitaezkoa.
Gaindegiaren mapa interaktiboa
Gaindegiak mapa interaktibo bat prestatu du, norberaren bizilekutik noraino irteteko aukera dagoen zehatz-mehatz ikusteko. Mapan herria aukeratu behar da aurrena, eta norbere etxean klik eginda, handik haurrekin noraino joan daitekeen eremua zehazten du mapak.
Bizitokitik kilometro bateko eremua bistaratzeko mapa interaktiboa