Argazkia: @XingolaUsurbil
Azken egun hauetan usurbildarrek zendu berri den Jose Luis Zumeta herritarra omendu dute. Horren erakusleiho izan da herriko frontoi atzean berak egindako zeramikazko mural erraldoiaren aldamenean herritarrek utzitako argazki, lore, marrazki zein bestelako oroigarriak. Pasa den ostegunetik elkartasun eta maitasun mezuak ugariak izan dira herrian eta Euskal Herria osoan ere.
Zumetaren omenez hainbat bideo
Usurbilgo Udalak azken egun hauetan Zumetaren omenez egin diren hainbat ekimenen inguruko bost bideo kaleratu ditu: “Asko estimatzen dute Jose Luis Zumeta usurbildarrek, eta horren erakusgarri dira haren heriotzaren ostean, hura agurtzeko bidali dituzte dozenaka mezuak. Guztiak bideo batean bildu ditu udalak, egungo testuinguruan liburu zuririk jartzerik ez dagoenez, herritarrek hura agurtzeko aukera izan dezaten. Beste hiru bideo ere badira, ordea, herritarrek euren kabuz egin eta bidali dituztenak, eta guztiak batera jarri eta ikusgai jarri ditugu”.
Jose Luis Zumetari, Usurbilgo Udalaren omenaldia
Usurbilgo herriak, Jose Luis Zumetari
Altuna-Zumeta familiak, Jose Luis Zumetari
Kale Nagusiko 10 zenbakiko bizilagunek, Zumetari
Jose Luis Zumetari, Artze familiak eta Iñaki Salvadorrek
Bernardo Atxaga
Jose Luis Zumeta margolariaren heriotzaren ondoren, gertuko zuen Bernardo Atxagak kolorearen maisuari eskainitako hitzak Euskadi Irratiko Faktoria saioan: eitb.eus/euskadi-irratia/faktoria/bernardoatxaga