Arg.: XingolaUsurbil
Igandean (maiatzak 3an) Andatza Eguna ospatu behar zen baina bizi dugun larrialdi egoera (Covid19 birusak sortutako egoera) honek behartuta, antolatzaileek ez ospatzea erabaki dute, ezinezkoa baita ekitaldi bat antolatzea, ez eta tontorrera igotzea ere.
Andatzari buruzko bi lan interesgarri
Aurtengo Andatza Egunerako zenbait ekitaldi aurreikusita zeuden. 2019an, bi lan interesgarri egin zituzten, Usurbilen, batik bat Andatza mendia ardatz zutenak, eta hitzaldiak eta bisitak egiteko asmoa zegoen. Tamalez dena bertan behera gelditu da. Dena den, egindako lanen laburpen bana igo du sarera Usurbilgo udalak interesa duenak begiratua botatzeko. Andatzako ondarea hobeto ezagutu aukera zabalik dago
- Aranzadi zientzia elkartea: Andatza mendigunearen inguruko okupazioari buruzko azterketa eta interpretazio arkeologikoa (2019).
- Asier Agirresarobe, Joseba Alonso, Javi Castro: Usurbilgo mugarriak eta Andatzako errotarri-harrobiak (2019).
2019ko Andatza Eguna iruditan
Arg.: Noaua! eta XingolaUsurbil