Usurbilgo Noaua! Kultur Elkarteak Udajolasen izena emateko epea ireki du

Udajolas2020-1Usurbilgo Noaua! Kultur Elkarteak Udajolasen izena emateko epea ireki du: maiatzaren 1etik 15era egin ahal izango da, biak barne, eta, internet bidez egin beharko da. Udajolasen helburua Usurbilen erroldatutako 4-12 urte bitarteko haurrei zein gazteei euskarazko aisialdi eskaintza egokia (hezitzailea eta baloreetan oinarritua) bermatzea da, euskararen normalizazioa bultzatzeko.

Antolatzaileek jakinarazi dute izen ematea zabaldu arren, ezin dutela bermatu Udajolas egiterik izango den: “Koronabirusak eraginda, aurtengo egoera berezia dela kontuan izanik, Udajolas udalekuak egiterik izango den edo ez bermerik ez daukagu. Hori dela eta, izen-ematea egin ondoren udalekuak egin ezin badira, diruaren %100 itzuliko da”. Eta ekimena aurrera atera balitz, uztailaren 6tik 30era bitartean egingo litzateke; astelehenetik ostiralera, eta 09:30etik 13:30era. Gehienezko plaza kopurua 200 umekoa izango da.

Haurrak matrikulatzeko, gutxienez, lau urte beteak izan beharko dituzte (edo 2020. urtean zehar beteko dituzte) eta gehienez, berriz, 12 urte. Hau da, 2019/20 ikasturtean Haur Hezkuntzako 3. mailatik hasi eta Lehen Hezkuntzako 6. maila arte egin dutenek eman lezakete izena.

Ordainketa egiteko informazioa

  • Uztailaren 6an hasi eta 30ean amaituko da.
  • 2020Ko kuota 85€ko izango da eta familia ugarientzako 69€.
  • Ordainketa Laboral Kutxako kontu honetan egin behar da haurraren izen-abizenak adierazita:  ES28 3035 0140 34 1400025811 (Usurbilgo Udaleko kontua).
  • Izena ematerakoan aurkeztu beharrekoa: ordainketa agiria, Gizarte Segurantzako txartelaren kopia edo argazkia eta familia ugarien kasuan, Familia Ugarien txartela edo Familia Liburuaren kopia.
  • Gehienezko plaza-kopurua 200 umekoa izango da.
  • Izena emateko epea: maiatzak 1etik, maiatzak 15era (biak barne) izango da (epez kanpoko izen-ematerik ez da onartuko).
  • Izen-ematea egin ondoren udalekuak ezin badira egin, dirua %100 itzuliko da.
  • Guraso-bilera egiterik balego, ekainaren 15ean (astelehena) izango litzateke: Sutegiko auditorioan, arratsaldeko 17:00etan.

Udajolaseko lan-poltsa

Udajolas2020

Udajolas ekimenerako zuzendari eta begiraleen lan-poltsa osatuko da. Interesa duenak baldintza hauek bete behar ditu:

  • 2 hilabeteko esperientzia.
  • Begirale titulua izatea/Zuzendari titulua izatea.
  • EGA edo baliokidea den agiria.
  • Sexu delitua egiteagatiko aurrekari penalak ez dituela egiaztatzen duen ziurtagiria.
  • Usurbildarrek izango dute lehentasuna.

Curriculum-ak eta agiriak, maiatzaren 10a baino lehen elkartea@noaua.eus hebidera bidali behar dira

Informazio gehiago

  • elkartea@noaua.eus
  • 688 807 336

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.