Ostiralean (maiatzak 1) Langileen Eguna ospatuko da eta testuinguru honetan, Usurbilgo Aztarrika Gazte Asanbladak apirilaren 27tik 30era borroka astea antolatu du. Martxoan 30ean hasi zen “Bloke Gorria” zikloko formazio saioekin eta aste honetan amaiera emago diote: “Animo etxean harrapatuta aurkitzen garen egun hauetan, eta egurra Bloke Gorriari!”.
- Langile Borroka Euskal Herrian (Martxoak 30 – Apirilak 5)
- Desobedientzia Zibila (Apirilak 6-12)
- Gazte Prekarietatea (Apirilak 13-19)
- Apustu Etxeak (Apirilak 20-26)
- Borroka astea (Apirilak 27-30)
Bideoa, testua eta proiekzioa
Asteroko dinamikak hiru hitzordu izango ditu:
- Astelehenetan, gaiari lotutako bideo laburra plazaratuko dute.
- asteazkenetan gaiaren inguruko testua;
- ostiraletan, gaiaren inguruko dokumentala proiektatuko dute 21:30etan.
- Drive bidezko liburutegi eskura: “Aztarrikatik ere prestatu dugu konfinamendu honetarako plana! Bloke gorria deiturikoan maiatzak 1a bitarte astero gai ezberdinen inguruan formatzeko aukera eskainiko dugu, drive ireki baten bitartez!
Liburutegiaren lotura: https://docs.google.com/document/d/17c6VIb2SPbY5TkZAU869BtyRkMXBG3iEk5bc3wUGCbA/edit?usp=drivesdk