Sortuz Bakardadea Isolatuz ekimenarekin bat eginez, Itoiz taldearen Elurretan kantaren bideoklipa egin dute herriko hainbat gazteek

Elurretan1

Koronabirusak eragindako konfinamendua agindu zutenetik asteak pasa dira. Herriko sortzaileek arratsalde asko girotu dituzte zuzeneko emankizunen bitartez eta oraingo honetan, elkarlanean aritzeko tartea ere hartu dute. Sortuz Bakardadea Isolatuz ekimenarekin bat eginez, Itoiz taldearen Elurretan kanta ezaguna egokitu eta bideoklip bat osatu dute:

“Egunerokotasuna hutsune bete zaigun honetan, bete dezagun doinu eta abestiz, oihu eta irrintziz. Itzuliko dira jolasparkeko irriak, lagun arteko garagardoak, kontzertuetako azken abestiak, ilunpeko dantzaldi eta goizian goizeko mendi martxak. Agertuko dira berriz herriko gure txoko kuttunenak, elkar besarkatzera eramango gaituzten bide zahar eta berriak. Neguko elurtzea bailitzan, isiltasunak ez ditzala elkar lotzen gaituzten bide zidorrak betirako estali. Abestu ezazu abesti hau gurekin. Bakardadea urtu dadin.

Ahotsak

  • Malen Azpiazu
  • Jon Mikel Azpiazu
  • Elene Alustiza
  • Maddi Zuloaga
  • Anuk Harreguy
  • Alain Harreguy
  • Itoiz Rodriguez
  • Olatz Allur

Instrumentuak

  • Pianoak: Araitz Oairzabal eta Uxue Aierbe
  • Tronpeta: Mattin Aierbe
  • Saxoa: Alazne Begiristain
  • Biolina: Izato Lopez
  • Kaja eta Maraka: Mikel Romero
  • Tinbala eta Pandereta: Iosu Romero
  • Baxua: Beñat Arteaga
  • Bateria: Enara Eizagirre
  • Gitarra akustikoa: Lide Pagola
  • Gitarrak: Olatz Allur, Aritz Zabaleta eta Jon Guadix

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.